KOMUNIKABIDEEKIN TOPAKETA

"Daukagunarekiko konfiantza"

Vídeo

Erik Bretos futbol-zuzendariak komunikabideekin bildu da gaur goizean. Realaren kirol arloko arduradunak txuri-urdinen gaurkotasuna errepasatu du, eta Donostiako taldearentzat uda nola aurreikusten den aztertu du.

Datorren denboraldiko taldeari buruz galdetuta, Bretosek azaldu duenez, “irailean ahalik eta talderik onena izaten saiatuko gara, baina uda honi aurre egiten diogu lehen taldean dugun guztiarekiko konfiantzatik abiatuta. Maila goreneko jokalariak ditugu, eta baita garatzeko eta lehen taldean hazten jarraitzeko tartea duten gazte ugari ere. Horrez gain, Sanseri ere erreparatu behar diogu; ate joka dator, eta bertako jokalariak erakusten ari dira futbol profesionalean lehiatzeko gai direla”.

Udako merkatuan gerta litezkeen mugimenduei dagokienez, futbol-zuzendariak adierazi duenez, “ez diot neure buruari eperik jartzen merkatuari dagokionez. Jakina, helburua da etor daitezkeen jokalariak ahalik eta azkarren iristea, baina talde honen oinarri sendoa dagoeneko hemen dagoela sentitzen dut. Egin daitekeen edozein moldaketa plantilla osatzeko izango da, baina ez dut nahi edozein arazoren konponbidea beti kanpoan bilatu behar dela pentsatzea, are gutxiago Real Sociedad bezalako klub batean. Dagoeneko ditugun jokalari onengan eta hainbeste sinesten dugun gazteengan jarri behar dugu arreta; ilusio handia egiten digu haien potentziala garatzen laguntzeak”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!