Asteburu ahaztezina izan da. Gure LaLiga Genuineko taldeak Valentzian jokatu ditu azken neurketak. LaLiga Genuine adimen urritasuna duten kolektiboaren taldeek osatutako liga da. Realak bertan hartzen du parte Real Sociedad Fundazioak ATZEGI-rekin (Gipuzkoako Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundea) duen elkarlanari esker. Igarotako egunak adiskidetasunez, errespetuz eta taldelanez beteak egon dira.
Larunbatean hasi ziren gehien gustoko dutena egiten: futbolean aritu Realaren koloreak defendatuz. Valentziako Ciutat Esportivan, senide eta lagunei esker, giro paregabe batez gozatzeko aukera izan dute. Ilusioa eta futbolean jolasteko gogo ikaragarria zeraman taldeak, eta, eguraldi onaren laguntzaz, asteburu ahaztezin bat igaro dute.
2018-19 denboraldi honetan 30 klub ari dira parte hartzen (iaz 18): Real Sociedad, Athletic Club Fundazioa, RCD Espanyol, Fundación Club Atlético de Madrid, Real Sporting de Gijón, Sevilla FC, RC Deportivo de la Coruña, Levante UD EDI, CF Reus, Club Gimnàstic de Tarragona, RCD Mallorca, Valencia CF, CA Osasuna, Deportivo Alavés, Villarreal CF, Fundación Celta Integra, Fundación Rayo Vallecano, Real Oviedo, Real Valladolid, CD Leganés, Girona FC, Real Zaragoza, Fundación Albacete, SD Eibar Fundazioa, UD Las Palmas, CD Lugo, Córdoba CF, SD Huesca, UD Almería eta Fundación Málaga CF EDI.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin