Aste Santua Realarekin

Bihar irekiko da izen-ematearen epea

Bihar irekiko da “Aste Santua Realarekin” programan izena emateko epea. Real Sociedad Fundazioak antolatutako jarduera hau apirilaren 19tik 22ra bitartean ospatuko da eta 2010 eta 2013 (biak barne) bitartean jaiotako haurrei bideratuta dago. Talde mistoak eta adinaren araberakoak egingo dira izena eman duten haurren artean. Futbola izango da jarduera Nagusia baina beste kirol eta ekintza batzuekin tartekatuko da, hala nola, atletismoa, pilota, saskibaloia edo herri kirolak.

“Aste Santua Realarekin” Zubietan ospatuko da eta ekimen honi esker txikienek kirola egin ahal izango dute eta Real Sociedad Fundazioak sustazen dituen baloreak irakatsiko zaizkie. Gozatzeko egunak izango dira. Izena emateko epe apirilaren 12ra arte egongo da zabalik. Epea lehenago itxiko da plazak agortuz gero, plazak murriztuak bai dira. Informazio zehatzagoa hemen kontsulta dezakezue: https://fundazioa.realsociedad.eus/, IkasiBizi, Aste Santua Realarekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!