ARRAKASTA ANTZOKI ZAHARRAKO LEHEN BI EKITALDIETAN

Bihar hasiko da Korner Festibalaren bigarren astea

Korner ‘Kultura & Fútbol Festibala’ren bosgarren edizioa gaur hasiko da berriro, joan den astean Antzoki Zaharrean bi ekitaldi dibertigarrirekin itxi ondoren. Bihar Reale Arenan emakumezkoen futbolaren hazkunde geldiezinari buruzko solasaldi batek emango dio hasiera kulturak eta futbolak bat eginda jarraituko duten sei egun biziri.

“We are Champions: arrakastaren arrazoiak”. Epigrafe honetan, emakumeen kirolak Realean izan duen bilakaeraren lau protagonista izango dira Auditoriumean. Garbiñe Etxeberriak, Maddi Torrek, Iñigo Dominguezek eta Larraitz Lucasek taldea sortu zenetik (2004) 2019ko Kopako titulura arte egindako lana eta aurtengo Europarako sailkapena aztertuko dituzte.

Maitane Urbieta kazetariak gidatutako solasaldia gaur, astelehena, izango da Auditoriumean, Bazkideen Arretarako Bulegoaren ondoan, eta sarrera librea izango da (edukiera mugatua). 19:00etan hasiko da.

Asteartea: gerra eta futbol oroitzapenak, Ander Izagirre eta Meho Kodrorekin

Astearteko ekitaldia eszenatoki berean izango da eta zuntza ere joko digu, beste era batera bada ere. Ander Izagirre idazle eta kazetariaren eta Meho Kodro txuri urdin bosniar legendaren arteko solasaldiaren ardatza gerra izango da. Zoritxarrez, gaurkotasuna duen gaia. Kodrok 1991ean gure klubak fitxatu zuen, Balkanetako guerra puru purian zegoen momentuan.

Auditoriumeko ateak ere 19:00etan irekiko dira eta sarrera doakoa izango da.

Asteazkena: ‘Maldini’ eta munduko bi legenda Antzoki Zaharrean (informazio gehiago) Osteguna: ‘Futbola motzean’, film laburrak Antzoki Zaharrean (informazio gehiago) Ostirala: Nola grabatzen da ‘Irabazi arte’, EITBko telesail arrakastatsua (Keler Espazioa) (informazio gehiago)

Klikatu hemen aste osoko informaziorako

Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAk irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/25520b43-ddae-4f1d-89dc-55bd750aa327.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!