Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 40. edizioa (CIMASUB 2016) bihar ostegunean 11:00etan aurkeztuko da Donostiako Aquariumeko auditorioan. Klub txuri-urdinaren urpeko sekzioak antolatuta eta Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin, ekitaldian aurtengo programa eta aurkeztutako lanen xehetasunak ezagutaraziko dira. Aurtengo edizioa azaroaren 7etik 12ra ospatuko da Antzoki Zaharrean. Beste urte batez, gaztetxoek bere protagonismoa izango dute ‘Txikicicloren’ edizio berri batean. Gure fundazioaren laguntzarekin, Donostiako ikastola desberdinetako 500 ikasle itsas munduan murgilduko dira Aquariumean jarriko diren film labur eta antolatuko diren ekintzei esker. Helburua gazteen artean itsasoaren ezagutza hedatzea eta ingurugiroaren errespetua bultzatzea da. Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioaren zuzendaria, Jose Ignacio Espel, Aquarium-eko presidentea, eta David Sanchez, Zikloaren Komunikazio Sailetik, ekitaldian parte hartuko dute, besteak beste.Ikusi hemen kartela
