Gauean denboraldiko partida politenetarikoa jokatuko da. Baina festak eguerdian izan du hasiera Bertso Derbiaren edizio berri bat ospatu baita Zornotzako Zornotza Aretoan. Giroa bikaina nagusi izan da Bertso Derbian, Athletic Fundazioak Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin antolatutako ekintza honetan.
Aurreko edizioetan bezala, ekitaldian elkarri hitza pasaz kantuan izan dira sei bertsolari. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio y Amets Arzallusek hartu dute parte Realaren aldetik eta Anjel Mari Peñagarikano, Jone Uria eta Aitor Etxebarriazarraga Athletic Clubaren partetik. Zornotzako Bertso Eskola Eta Abarrek egin ditu gai jartzailearen lanak.
Reala eta Athletic Clubeko fundazioek gizalegezko futbol zaletasunaren alde egindako ahalegina da Bertso Derbia. Taldeen arteko lehiatik haratago kirolak eta kulturak batu egiten gaituztela sinetsita. Horrez gain, Reala eta Athletic Clubaren Fundazioek euskararen normalizazioan egiten duten ahaleginean kokatzen da Bertso Derbia. Gure hizkuntza eta gure kulturarekiko konpromisoan sakontzeko balio du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin