Bi urte luze baino gehiagoren ondoren, Amets Bateko txikiak gurekin dira berriz ere. Joan den astean hasi zen Gipuzkoako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako haurrei zuzendutako jarduera klasiko honen hamaseigarren edizioa. Ikasturte honetatik aurrera, eta dauden mugak direla eta, jardueren programa aldatu egin da aurreko urteekin alderatuta. Aurtendik aurrera, ekimenean parte hartzen duten txikiek bertatik bertara ezagutuko dute Reale Arena eta estadioko txoko guztietatik bisita bat izango dute. Ondoren, Antonio Elorza Belodromoan edo Paco Yoldi Kiroldegian ariketa fisikoa egiteko txanda izango da, bazkaldu ondoren Aquariumera edo Eureka Zientzia Museora hurbiltzeko.
Hilabete honetan ikastetxe hauek gozatu dute jardueraz: Zarauzko Salbatore Mitxelena, Orioko Zaragueta Herri Eskola, Donostiako Intxaurrondo Ikastola eta Mundaiz Ikastetxea, Errenteriako Telleri Alde, Errezilgo San Martin Herri Eskola eta Ordiziako Jakintza Ikastola.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin