MAMADOU SARR

Bere lehen orduak txuri-urdin gisa

Mamadou Sarr atzo iritsi zen Donostiara. Erdiko atzelariak Hotel Costa Vascan hartu zuen ostatu, Poliklinika Gipuzkoara joan aurretik, beharrezko azterketa medikoak egiteko. Ondoren, Zubietara joan zen, eta bertan Pellegrino Matarazzo eta talde teknikoaren kideak ezagutu zituen. Eguneko hurrengo geltokia Anoeta izan zen. Bertan, Sarr-ek Realeko jokalari berri gisa sinatu zuen kontratua eta bere etxe berria barrutik ezagutzeko aukera izan zuen; gainera, lehen aldiz zapaldu zuen estadioaren zelaia. Sarr “oso pozik eta hunkituta” agertu zen “oso pozik eta hunkituta” agertu zen "hemen egoteagatik eta nire kideak, eta bereziki zaleak, ezagutzeko gogo handiarekin". Ez galdu bere lehen orduak eta lehen hitzak gurekin Real Sociedad TV-n.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!