Gure hirugarren taldeak hutsean berdindu du gaur arratsaldean Zubietan Uteboren aurka. Lehen zatia oso parekatuta egon da eta ez da aukera handirik izan. Onena, zalantzarik gabe, txuri-urdinek izan dute Orobengoaren buruz burukoan, Joelek bertan behera utzi duena. Bigarren zatia askoz irekiagoa izan da eta aukerak izan dituzte bi taldeek. Zaragozarrak hobeto aritu dira aldageletatik igaro ostean, eta Angel, Barrero, D. Sanchez eta Ballarin jokalariek euren taldea aurreratzeko abaguneak izan dituzte, baina guztietan Fragak gola saihestu du. Kanpokoen artean argiena Barrerok izan du Angelen pase baten ostean, baina aurrelariak gehiegi desbideratu du. Gure bigarren filialak bere aukerak izan ditu azken txanpan, lehenik Leteren ezkerkada batekin, Joelek kornerrera aldaratu duena, eta, jokaldi horretan, atezainak azken momentuan harrapatu duen Zubelzuren burukada batekin. Azkenean, aukera asko, baina markagailua aldatzea lortu gabe. Real C zazpigarren postuan mantentzen duen berdinketa, playoff postuetatik urrun egon arren. Datorren asteburuan Urbieta bisitatuko dute Gernikaren aurka jokatzeko.
Fitxa teknikoa:
Real C: Fraga, Garro (Pontones, min. 62), Zubelzu (kap.), Ropero (Arruti, min. 82), Larrañaga, Torres, Guibelalde, H. Martin (Lete, min. 62), Canales (Merino, min. 46), Ramirez eta Orobengoa.
Utebo FC: Joel Jimenez, Sarriegi, Jorge Adan, Meseguer (kap.), Azurmendi (Javi H., min. 76), D. Sanchez (Eric, min. 86), Ballarin (Forcen, min. 76), Angel P., Toni Perez, D. Suarez y Barrero (Camilo, min. 86).
Epailea: Cueto Amigo. Txartel horia erakutsi die etxeko Larrañaga eta Orobengoari eta kanpoko Sarriegi eta Meseguerri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin