REAL SOCIEDAD B 1-1 ZARAGOZA CFF

Berdinketa justua

Bigarren taldeak bana berdindu du gaur arratsaldean Zubietan Zaragoza CFF taldearen aurka jokatutako partidan. Norgehiagoka intentsitate handiz hasi da, bi taldeek baloi jabetza lortu nahi zuten, baina beraien jokoa egitea zaila izan da lehen minutuetan. Hala eta guztiz ere, kanpoko taldeak gol aukera onak izan ditu, Lauraren jaurtiketarekin adibidez. Abagune honen ostean, Reala aurkariaren ate ingurura hurbildu nahi izan du, baina talde txuri-urdinak ezin izan ditu aukera argiak sortu. Hala ere, lehen zatiko azken txanpan, Olaetxeak lehena egiteko aukera izan du, baina bere jaurtiketa langara joan da zuzenean. Atsedenaldira hutsean berdinduta iritsi dira. 

Bigarren zatia lehenengoa bezala hasi da, intentsitate handiarekin bi taldeen aldetik. Hala ere, donostiarrek aurrerapausoa eman dute eta jokoan nagusi izan dira lehen hamabost minutuetan. Nagusitasunarekin batera aukerak iritsi dira, eta bigarren zatiko hogeigarren minutuan, Sarriegik atezainaren alderaketa kaskarra baliatu du baloia ate barrura bidaltzeko. Denbora gutxira aldiz, kanpoko taldeak berdinketako gola egitea lortu du Lunak area txiki barrutik egindako jaurtiketa bati esker. Abagune gehiago izan diren arren, puntu banaketarekin amaitu da neurketa.

Realak Real Sporting de Gijón izango du aurkari datorren igandean Zubietan jokatuko duen partidan. 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad:  A. Estensoro, H. Uranga, Mati, Solo (kap.), Etxebeste, Azpirotz, Maren  (Naroa, min. 46), Olaetxea (Isas, min. 46), Sarriegi (Irune, min. 78)  Intza eta Helene (E. Guridi, min. 46).

Zaragoza CFF: Zaragoza CFF: Casao, C. Beltrán, Marta Valero (kap.), Tati (Luna, min. 70), Ainhoa Plaza (Andrea Torres, min. 57), Laura Tomás (Adriana, min. 81), Laura Pascual, Leyre,  Okene (Lauren, min. 70), Andrea eta Sofía.

Golak: 1-0: Sarriegi, min. 66; 1-1, Luna, min. 72.

Epailea: Ugalde Alejos. Txartel horia erakutsi dio etxeko Azpirozi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!