SANSE 1-1 CULTURAL Y DEPORTIVA LEONESA

Berdinketa agurrean

Sansek denboraldi bikain bateko azken partida jokatu du gaur arratsaldean Zubietan, LaLiga Hypermotionen. Jon Ansotegiren taldeak ezin izan du denboraldi bikaina garaipen batekin itxi eta bana berdindu du Cultural Leonesaren aurka. 

Norgehiagoka erritmo biziarekin eta helduera arriskutsuekin hasi da bi ateetan. Dani Diazek bi barnetegi garrantzitsu izan ditu bere eskuin hegaletik eta Gorosabelek Bañuzen aurka burukoa izan du, baina epaileak ekintza bertan behera utzi du jokoz kanpo zegoelako. Kanpokoen aldetik, Victor Morenok eta Sergi Maestrok aukera bikoitza izan dute, eta Aranak arazorik gabe gelditu du. Marchal eta Dadie berriro saiatu dira, baina ez dute zorterik izan. Azken minutuetan erritmoak behera egin du eta Marieriezkurrenak aukera ona izan du kanpora joan den burukada batean. 

Bigarren zatian, Dani Diazek izan du donostiarrentzat lehen gola, 53.an, baina eskuinarekin egindako jaurtiketa, kanpokoen atezainak desbideratu du. Hiru minutu geroago iritsi da Leongoen gola, Ribeirok area barruan jaso du eta, jokaldi on baten ondoren, baloia sare barrura bidali du. Baina gipuzkoarrak azkar suspertu dira eta Mariezkurrenak gol ikusgarria sartu du Oleagaren pasea aprobetxatuta eta zutoinean jo ondoren sartu den bolea eder batekin. Golaren ostean, Yayok aukera ona izan du, baina bere jaurtiketa gutxigatik joan da kanpora. Donostiarrek ere gertu izan dute bigarrena, Marchalen banakako ekintza bikain bat Astiazaranek langa gainetik bidali duen erremate batekin amaitu denean. Bi taldeak gogzo saiatu diren arren, markagailua ez da mugitu. 

Berdinketa LaLiga Hypermotionen denboraldi bikainari amaiera emateko. Txuri-urdinek euren helburua bete dute maila oso gogor batean nortasun handia erakutsita. Orain atseden hartu eta pilak kargatu behar dira datorren denboraldian gogo berdinekin lehiatzen jarraitzeko. AUPA SANSE!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Arana (kap.), Dadie (Garro, min. 82), Beitia, Calderón, Agote, Oleaga, Aguirre (Lebarbier, min. 59), Díaz (Astiazaran, min. 73), G. Gorosabel (M. Rodríguez, min. 59), Marchal eta Mariezkurrena (J. Gorosabel, min. 82). 

Cultural Leonesa: Miguel Bañuz (kap.), V. García (Peru, min. 59), Fornos, Satrustegui (Collado, min. 68), R. Hinojo, S. Maestre (Yayo, min. 68), Bicho, Ribeiro, Victor (Morante, min. 85), Luis Chacón eta Selu Diallo (Iván M.P., min. 68).

Golak: 0-1 Ribeiro, min. 56; 1-1 Mariezkurrena, min. 61.

Epailea: Gorka Etayo. Txartel horia atera dio etxeko G. Gorosabeli.

Ikusle kopurua: 777 pertsona.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!