Realak puntuan batzen jarraitzen du gaur eguerdian Rayo Vallecanoren etxean bana berdindu ondoren.
Berdintasuna izan da topaketaren protagonista nagusia. Lehen minutuetan, etxeko taldeak aurretik jartzeko bi aukera garbi izan ditu, lehena Alazne atezainak alderatu du eta bigarrena zutoina ukituz joan da. Minutuak aurrera joan ahala, Txuri-Urdinek aukerak sortu dituzte, baina ez dute aurretik jartzeko baliatzen jakin.
Aldageletatik igaro ondoren, Gorka Alvarezen jokalariak partida menderatzen hasi dira baloi jabetza gehiago edukiz eta bi aukera garbiren ondoren, Ane Isasisasmendiren gola iritsi da. Aurrelariak jaurtiketa gurutzatu batekin etxeko atezaina gainditu eta topaketako lehen gola sartu du. Hurrengo minutuetan, aukera garbiak izan ez dituzten arren, Rayo Vallecano presio altua egiten hasi da, jokoa, donostiarren zelai zatian eginez. Une horretan, iritsi da etxeko taldearen aldeko penaltia eta markagailuan berdintasuna ezartzea lortu dute.
Puntu positiboa, etxetik kanpo batzen jarraituz. Datorren asteburuan, Zaragozari egingo diote aurre, etxean irabazteko helburuarekin.
Aurrera Reala!
Ficha teknikoa:
Rayo Vallecano: Ana Maria, Ariadna (Laura, min. 65), Iris, Mirian (Carmen, min. 76'), María, Yarima (Yuan, min. 76'), Mónica, Tamara, Nerea (Sheyla, min. 65), Bruna eta Ana.
Real Sociedad: A. Estensoro, Haizea, Azpi, Solo (kap), Irune (Mati, min. 82), Omaya, Naroa (Uxue, min. 82), Guridi (Isas, min. 62'), Maren (Helene, min. 62'), Intza eta Sarriegi.
Golak: 0-1: Isas, min. 63; 1-1: Bruna, min. 68.
Epailea: Virginia Fernández: Guridi y Sarriegi zigortu ditu.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin