LEHEN EGUNA

Baita Real C eta Easo ere

Vídeo

Harrobiko gure taldeek denboraldiei hasiera ematen jarraitzen dute. Real C eta Easok, besteak beste, gaur goizean hasi dituzte beraien entrenamenduak Zubietan. Saioa hasi baino lehen, Alex Uranga, Alex Pereda eta Maite Azkoaga kontseilarien ongietorria jaso dute Administrazio Kontseiluaren izenean. Ondoren, z3 eta z4 zelaietan aritu dira, hurrenez hurren.

Real C-k Sergio Francisco eta Iosu Rivas izango ditu entrenatzaile bezala. Gaurko egunean jokalari hauek hartu dute parte entrenamenduan: Jon Ander Obeso, Alex Carbonell, Eneko Cortes, Jose Ortega, Unai Garcia, Egoitz Arana, Ekain Azkune, Jon Karrikaburu, Peru Ruiz, Kepa Goikoetxea, Iker Kortajarena, Jon Balda, Jon Magunazelaia, Markel Goñi, Asier Teijeira, Joanes Begiristain, Javi Marton, Ekain Regil, Kerman Sukia, Yago Cantero, Julen Odriozola, Beñat Eizagirre, Julen Zubillaga, Alberto Dadie, Jon Gorrotxategi eta Aitor Fraga. Loic Lespinassek ez du parte hartu eta Beñat Almandoz Tolosa CF taldearekin entrenatzen ari da.


Easok Mikel Llorente eta Juan Dominguez izango ditu entrenatzaile bezala. Lehen egun honetan jokalari hauek hartu dute parte: Iñigo Gaztelumendi, Aimar Alvarez, Asier Pociello, Ekaitz Otaegi, Gorka Amigot, Asier Olano, Mario Pascual, Eñaut Vadillo, Lander Olasagasti, Oihan Obregozo, Endika Jimenez, Gorka del Puerto, Javier Antomas, Endika Iriarte, Eñaut Lete, Alex Lebarbier, Pierre Bergez, Hugo Martin, Manex Landa, Luken Beitia, Julen Zubelzu, Ricardo de Moraes, Mohamed Gourmat, Eneko Astigarraga, Yon Yeabsera, Alex Fernandorena, Iker Otadui, Asier Franco eta Beñat Arratibel.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!