CD BREA 0-1 REAL C

Azken minutuko garaipena

Gure hirugarren taldeak huts eta bat irabazi du CD Brearen aurka eta momentuz playoff  postuetan dago. 

Neurketa intentsitate handiarekin hasi dute bi taldeek baina donostiarrek lehen aukerak aurkitu dituzte Pontonesen jokaldi bikain batekin. Hala ere, etxeko taldea ez da atzean geratu eta gola bilatu du baina Almergeren jaurtiketa Olasagastik arazorik gabe gelditu du. Lehen minutu hauek pasa ondoren partidako erritmoa lasaitu egin da baina txuri-urdinek lasaitasun honekin amaitu dute Pontonesen gerturaketa berri batekin. Neurketa atsedenaldira iristeko zegoenean Ramirez area ertzean heldu dute baina epaileak ez du faltarik ikusi. Gerturaketak egon badira ere, lehen zatian abagune argiak ez dira iritsi eta partida huts eta hutsekoarekin joan da atsedenaldira. 

Aldageletatik igaro ostean txuri-urdinek aurrerapauso bat eman dute hiru puntuak bilatzeko helburuarekin eta aukerak iritsi dira. Argienetako bat Zubizarretak izan du, baina bere jaurtiketa atezainak gelditu egin du. Beste abagune bikain bat Gorosabelek izan du, baina berriro ere atezainak inork espero ez zuen baloi bat gelditu egin du. Bazirudien norgehiagoka huts eta hutsekoarein amaituko zela, baina Guibelaldek pase bikain batekin Garro area barruan bakarrik utzi du, eta honek garaipeneko gola lortu du donostiarrentzat. Huts eta batekoarekin etxeko taldeak berdinketa bilatu du, baina gure mutilek partida oso ondo kudeatu dute.

Garaipen honekin gure hirugarren taldea playoff postuetan dago momentuz, beste emaitzen zain. Gure taldeak datorren astean UD Logroñesen aurka jokatuko du. Aupa Real!

 Fitxa teknikoa:

CD Brea: Rubén, Almerge, Marcén, Cirac, Álvaro Martín, Pepo (kap.), Vela, Paul (Enseñat, min. 82), Jiménez, Beamonte (Escarda, min. 87) eta Lahoz.

Real C: Olasagasti, Merino, Zubelzu (kap.), Larrañaga, Gastesi (Olarra, min. 67), Lete, Guibelalde, Ramírez (Garro, min. 78), Pontones (Martín, min. 87), Gorosabel (Arruti, min. 78) eta Zubizarreta.

Gola: 0-1: Garro, min. 85.

Epailea: Pujol Prat. Txartel horia erakutsi dio etxeko Jimenez eta Ciraci.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!