REAL SOCIEDAD – ATLETICO DE MADRID (22:00)

Azken dantza


Gaur gauean itxiko du Realak klubaren historia liburuetan sartuko den beste denboraldi bat. Europa Leaguera hirugarren urtez jarraian sailkatuta, Imanol Alguacil patroiaren arraunlariek ginga jarri nahi diote Reale Arenan Atletico de Madrid bezalako talde handia mendean hartuta. Azken aurrekariek argi uzten dute talde hau beste behin egiteko gai dela.


Talde koltxoneroak sailkapen-postu bat jokoan du eta horrek eragina du Klubeko kutxetan. Gure gaurko aurkaria hirugarren postuan dago eta ahal duen guztia egingo du Julen Lopeteguiren Sevilla FC taldearen mehatxuaren aurrean mantentzeko. Aurreko jardunaldian Wanda Metropolitanon bi taldeek lortutako berdinketak erabaki hori txapelketa amaitu arte atzeratu du.