EMAKUMEZKO ENTRENATZAILEEN UEFA B KURTSOKO BIGARREN EDIZIOA

Aukera gehiago

Vídeo

Lehenengo denboraldian lortutako arrakasta dela eta, Real Sociedad Fundazioak eta Gipuzkoako Futbol Federazioko Entrenatzaileen Elkargoak sustatu duten emakumeentzako UEFA B mailako ikastaro esklusiboa antolatu da berriro.

Kurtso honen berezitasuna, besteak beste, genero perspektiba da, alegia, emakumezko futbolarien beharrak eta berezitasunak kontuan hartzea edukietan, hizkuntza inklusiboa bermatzea, eta batez ere, emakume entrenatzaileen artean sareak sortzea, esperientziak elkar banatzea, eta neska gazteen artean ereduak sustatzea. Horretarako, ikastaroa emango duten irakasle guztiek aurrez Ainhoa Azurmendi kirol psikologoak eskainitako formakuntza jaso dute. Bertan, genero berdintasunean oinarritutako ezagutza eta estrategiak eskaini zituen kurtsoak beste begirada desberdin bat izan dezan.

Uztailaren 23an, ikastaroa amaitu ondoren, parte-hartzaile, irakasle eta antolatzaile guztien iritziak jaso ziren. Adierazpenak entzun ondoren, jaso duten prestakuntzarekin ikasleak ulertuta, entzunda eta oso gustura sentitu direla ondorioztatu da; beraz, esperientzia positiboa izan da bai klubarentzat bai parte-hartzaileentzat.

Hori guztia kontuan izanik, kurtsoa berriro antolatzea erabaki da. Honako hauek dira kurtsoan parte hartzeko baldintzak:

  • UEFA C titulua.
  • Medikuaren ziurtagiria.

Kurtsoari buruzko informazioa:

  • Klaseak Zubietan:
    • Urria - apirila: asteartea, 17:00 - 21:30.
    • Apirila - ekaina: larunbata, 9:00 - 12:00 (praktikak zelaian).
  • Praktikak:
    • Kurtsoko lehenengo eguneko egunetik hasita, 9 hilabete.
  • Prezioa:
    • 950 € (% 25eko deskontua gipuzkoarrentzat).
  • Izen-ematea:
    • Urriaren 1a arte. 


Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!