Astelehenean irekiko da “RS Campus” programan izena emateko epea. Real Sociedad Fundazioak antolatutako jarduera hau “Udara Realarekin” programaren barruan kokatzen da. Ekimen honi esker etxeko txikiniek primeran pasa ahal izango dute, Zubietan, ekaineko azken astetik uztaileko azken astera arte.
RS Campusa 2010 eta 2013 bitartean jaiotako haurrei zuzenduta dago, biak barne. Futbola izango da jarduera nagusia baina beste kirol eta ekintza batzuekin tartekatuko da, hala nola, atletismoa, pilota, saskibaloia edo herri kirolak. Gainera, Real Sociedad Fundazioak sustatzen dituen baloreak irakatsiko zaizkie.
Ekimen honi esker txikienek kirola egiteaz gozatuko dute eta gainera Real Sociedad Fundazioak sustatzen dituen baloreak irakatsiko zaizkie. Gozatzeko eta disfrutatzeko egunak izango dira. Izena emateko epea astelehenean, maiatzaren 2an, 00:00etan irekiko da eta ekainaren 22ra arte edo plazak agortu arte egongo da zabalik, plazak murriztuak bai dira. Informazio zehatzagoa hemen kontsulta dezakezue: https://fundazioa.realsociedad.eus/, IkasiBizi, Udara Realarekin, Campus RS.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin