LaLiga Genuine Sevillan

Asteburu biribila

Asteburu zoragarria izan da. Sevillak hartu du LaLiga Genuineko bigarren jardunaldia talde txuri urdinarentzat. Adimen urritasuna duten futbolariek osatzen dute liga polit hori.

Ostiralean Andaluzia aldera abiatu zen taldea, eta han, beste talde batzuen aurka lehiatzeaz gain, egun zoragarriak bizi eta partekatu dituzte gainerako partaideekin. Realaren kamiseta janztea da eurentzat gauzarik handiena, eta harrotasun handiz egin dute.

Elkarbizitza, esperientziak, eta, nola ez, futbol asko, kide errealistek partekatu dutena. Elche, Levante eta Getaferen aurka jokatu zuten. Animoak ez ziren falta izan gure taldeko futbolarien senideen harmailetatik. Asteburu zoragarria, LaLiga Genuine bezalakoa.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!