Ander Barrenetxea eta Martin Zubimendik ez zuten hutsik egin nahi izan atzo arratsaldean ASPANOGIren (Gipuzkoako Minbizidun Adingabeen Familien Elkartea) Gabonetako Festan. Porrotx eta Zapotxinen emanaldiaren ondoren, realzaleek, Ignacio Tamayorekin batera, Gabonetako Postalen Lehiaketako sariak banatu zituzten. Alaitasunez eta dibertimenduz beteriko arratsaldea Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Ama-Haur Eraikinean.