Talde txuri-urdineko ordezkaritza bat Aspacek Donostian dituen bi zentrotara joan zen atzo arratsaldean. Garun paralisiaren Gipuzkoako elkarte honen 50. urteurrena dela eta, Robin Le Normand eta Martin Zubimendi jokalariek, Jose Mari Martinez, Periko Alonso eta Mitxel Loinaz beteranoekin batera, Aspaceko Goienetxe eta Intxaurrondo zentroak bisitatu zituzten, bertan zain zituzten pertsonekin tarte atsegin bat pasatzeko ilusioz eta giro txuri-urdin batean une politak konpartitzeko gogoz.
Era berean, gure Txurdin maskota Aspaceren aldeko martxa solidarioan izango da datorren urriaren 8an, Donostiako Boulevardetik abiatu eta Ondarretan amaituko den horretan.