REAL C 0-1 CD ELDENSE

Amaieraraino borrokatu dute

Vídeo

Gure hirugarren taldeak huts eta bat galdu du Benidormeko Guillermo Amor futbol zelaian Eldenseren aurka Lehen RFEFra igotzeko playoffetako lehen kanporaketan. Txuri-urdinek ez zuten igotzeko aukerarik Sanseren jaitsieraren ostean, baina lehiatu eta dena eman dute amaierara arte

Lehen zatia oso lehiatua izan da eta aukera garbiak izan dituzte bi taldeek, nahiz eta onenak gipuzkoarrek izan dituzten. Lehenengoa Lespinasseren urrutiko erremate batekin iritsi da, aurkari batengan jo eta langa gainetik gutxigatik joan ondoren. Alacantarrek beste abagune bikain batekin erantzun dute, baina Marrerok Pabloren gola eragotzi du geldiketa bikain batekin. Atsedenaldia irsitsi baino pixka bat lehenago, beste aukera argi bat iritsi da Realarentzat, Gorrotxategik area barrutik egindako jaurtiketa sendo baten bidez, atezainak urrundu duena.

Bigarren zatiko lehen jokaldi arriskutsuan Eldense aurreratu da, Eliseok buruz sare barrura bidali duen falta jaurtiketa batean. Txuri-urdinen erantzuna berehala etorri da, Lespinasseren beste erremate arriskutsu batekin, baina berriro ere atezainak gola saihestu du. Gipuzkoarren nagusitasunak eta saiakerak azken minutura arte jarraitu dute, baina ez dute asmatu partida gutxienez berdindu ahal izateko.

Amaitu da denboraldia gure hirugarren taldearentzat. Iazko igoeraren ondoren, txuri-urdinek beste bat lortzeko borrokan jarraitu dute, Sanseren jaitsieraren ondoren ezinezkoa izango bazen ere. Datorren urtean, gehiago eta hobeto. Aupa Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real C: Marrero, Gabilondo (kap.) (Orobengoa, min. 86), Rodriguez, Cantero, Azurmendi, Zubillaga, Gorrotxategi, Magunazelaia (Carbonell, min. 86), Kortajarena, Balda (Teijeira, min. 60) eta Lespinasse (Arzak, min. 76).

CD Eldense: Guille, Musa, Eliseo, Fabrizio, Redruello (kap.), Capo, Damia (Ñiguez, min. 79), Juanma (Pajarero, min. 96), Ramis (Forte, min. 79), Angel eta Pablo (Ramon, min. 86).

Gola: 0-1: Eliseo, min. 50

Epailea: Angelov Borisov. Txartel horia erakutsi die kanpoko Ramis eta Redruellori. Gainera, kanpoko Ñiguezi txartel gorri zuzena erakutsi dio (min. 91).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!