SD HUESCA 3-2 SANSE

Agur harrotasunez

Vídeo

Sanse indartsu sartu da partidan, atearen bila. Hala ere, Huesca izan da markagailuan aurreratu dena Seoanek konbinazio on bat aprobetxatu eta kanpokoen atezaina gainditu ostean. Sansek ez ditu besoak jaitsi eta bost aukera garbi izan ditu zazpi minututan errenta berdindu edo handitzeko. Karrikaburuk langara, Clementek buruz, Turrientesek jaurtiketa gogor batekin, Solak azken pase on batekin eta Navarrok jaurtiketa gurutzatu batekin gola izan dute euren botetan, eta pentsaezina egin da bostetako batek ere sareetan bukatu ez izana. Realaren setioak behera egin du eta Huescak bi aukera izan ditu, baina Zubiaurrek bi geldiketa bikain egin ditu eta atzelari txuri-urdinek arriskua desbideratzea lortu dute. Etxekoen bigarren gola luzapeneko azken hogeita hamar segundoetan iritsi da, Andreik Zubiaurre gainditu duenean area barruan jokaldi on bat egin ondoren. Zigor handiegia Sanserentzat lehen berrogeita bost minutuetan.

Sansek ez du ausardia galdu eta gogotik saiatu da aldea murrizten. Saria 53. minutuan iritsi da, Solaren pase zehatz baten ondoren Karrikaburuk jaurtiketa gurutzatu batekin Andres Fernandez gainditu duenean. Lehen bi aldaketekin Sansek estutzen jarraitu du, baina aukera argirik gabe. Ahalegin fisiko handia egiten ari ziren jokalariak, baina Sansek berriz ere harrotasuna atera du eta Xaber Alkainek berdinketa jarri du Andres gainditu ondoren. Gipuzkoarrak partidako azken segundora arte saiatu dira, baina Juan Carlosek luzapenean sartutako golak amets txuri-urdinarekin amaitu du.

Inoiz besoak jaitsi ez dituen talde batez harro. Ezbehar guztiei aurre egiten jakin dute, eta azkeneraino saiatu dira. Datorren astean agur esango diote denboraldiari Reale Arenan Real Zaragozaren aurka jokatuz, baina datorren denboraldian berriro itzuliko dira borrokan jarraitzeko, orain arte egin duten bezala. Aupa Sanse!

 

Fitxa teknikoa:

SD Huesca: Andres Fdez., Andrei, Timor, Miquel, Florian, Mateu (Pol Prats, min. 75), Mosquera (P. Martinez, min. 63), Mikel Rico (kap.), Joaquin (Lago Junior, min. 63), Gaich (Ferreiro, min. 58) eta Seoane (Juan Carlos, min. 75).

Sanse: Zubiaurre, Blasco (Lobete, min. 89), G. de Zarate (Pokorny min. 77), Clemente, Martin (Gomez, min. 66), Turrientes (kap.), Aldasoro, Alkain, Sola, Karrikaburu eta Navarro (Magunazelaia, min. 66).

Golak: 1-0: Seoane, min. 17; 2-0: Andrei, min. 45+2; 2-1: Karrikaburu, min.53; 2-2: Alkain, min 79; 3-2: Juan Carlos, min. 90+3.

Epailea: Quintero Gonzalez. Txartel horia erakutsi die etxeko Andrei eta Gaichi, eta kanpoko Aldasorori.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!