RS UDALEKUAK

Abenturak ez du etenik

Vídeo

Beste urte batez, ‘RS Udalekuak’ ekimenak esperientzia ahaztezinak eskaintzen ari da Lekarozen. Egun hauetan, bigarren txandako partaideek futbolaz haratago doazen jarduera ezberdinez gozatu dute. Jolas eta tailer ugari egin dituzte, Hipika Ordokiren eskutik zaldiz egindako txango berezi bat nabarmenduz. Donostian bueltan, eta astea ixteko, Anoeta bisitatu dute eta estadioa gertuagotik ezagutzeko aukera izan dute. Udaleku osoa Real Sociedad Fundazioko begirale taldeak gidatu du, eta jarduera bakoitzean laguntzeaz gain, errespetua, erantzukizuna eta talde-lana bezalako balioak transmititzeko lana egiten dute. Datorren astean hasiko da kanpamenduaren hirugarren eta azken txanda.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!