Gure hirugarren taldeak huts eta bat garaitu du Naxara taldea gaurko arratsaldean. Partida intentsitate handiz hasi da, baina etxeko taldea izan da baloi jabetza gehien izan duena. Hala ere, gure bigarren filialak ez ditu arriskuko aukerak jasan.
Aldageletatik igaro ostean talde txuri-urdinak aurrerapauso handia eman du eta jabetza izatera pasa da. Baloiarekin Reala abaguneak sortzen hasi da, eta jokaldi on batean Ramirezek penaltia jaso du, baina Guibelalderen jautriketak zutabean jo du. Golik aurkitu ez duten arren, donostiarrek ez dute etsi, eta azken minutuan Gorosabelek aurkariaren atezainaren irteera txarra aprobetxatu du garaipenaren gola sartzeko. Lortutako hiru puntuekin taldea igoera playoff postuetatik puntu bakarrera dago, eta hurrengo asteburuan Uteboren aurka beste garaipen bat lortu nahi du, Zubietatik urrun. Aupa Real!!
Fitxa teknikoa:
Naxara: Toño, Sharikadze, Migues, Pepe, Villos, M. Pérez, Ochoa, Córdoba (Rojo, min. 82), V. Martínez, Diego y Aday Alcalde.
Real Sociedad: Galindo, Merino, Larrañaga, Zubelzu (kap.), Díaz de Alda, Garro (Olarra, min. 69), Arruti (Pelaz, min. 78), Gibelalde, Ramírez (Pontones, min. 78) , Mariezkurrena y J. Gorosabel.
Gola: 0-1: J. Gorosabel, min. 94.
Epailea: Munárriz Mateos. Txartel horia erakutsi dio etxeko Ochoari eta kanpoko Arruti eta Zubelzuri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin