Igandea egun historikoa izango da. Lehen aldiz emakumezkoen derbia Anoetan jokatuko da: Zaleek harmailak bete dezaten klubak neurri ezberdinak jakinarazi nahi ditu:
SARBIDEAK
Beheko eraztuna ia guztiz irekiko da. Bestalde, ondorengo ateak irekiko dira:
- Behe-erdiko Tribuna Nagusia (2-27 ateak)*
- Ipar-alboko Tribuna Nagusia (3. atea)*
- Hego-alboko Tribuna Nagusia (26. atea)*
- Behe-ekialde Erdiko Tribuna (13-16 ateak)
- Ipar-albo Ekialdeko Tribuna (12. atea)
- Hego-albo Ekialdeko Tribuna (17. atea)
*Lehentasuna bazkideeentzat
TXARTELDEGIA
Bazkideek doan izango dute sarrera (ez da eserlekua gordeko). Bestalde, bazkide ez diren zaleentzat sarrerak 10€-ko prezioa izango du. 14 urtez azpiko zaleek doan izango dute sarrera. Txarteldegiaren ordutegia ondorengoa da:
Ostirala 11: 16:00etatik 19:00etara.
Larunbata 12: 10:00etatik 14:30era.
Igandea 13: 10:00etatik neurketa hasi arte.
GARRAIOA
Lehen taldeko neurketetan bezala, autobusak eskainiko dira probintzietako zaleentzat. Eserlekua ohiko postuetan erreserbatuko da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin