Fundazioa Tratamiento de datos

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Jakinarazten dizugu zuk eman dituzun datu pertsonalak REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAren erantzukizunpean tratatzen direla (aurrerantzean, “FUNDAZIOA”), helbide soziala hau izanik: Arrapide pasealekua, 52, 20160 Donostia (Gipuzkoa). Hauxe da gurekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa: [email protected]

Zein xederekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

a.     Jasotako datuak FUNDAZIOAren erabiltzaileen harreman digitala kudeatzeko erabiliko dira, FUNDAZIOAk erabiltzen dituen oraingo eta etorkizuneko plataforma digitalen bidez (webgunea eta abar) ematen diren prestazioei eta irismenari dagokienez.

 

b.     Bildutako datuak formulario bakoitzeko datu espezifikoak jasotzeko klausulen barruan aipatutako datuen tratamenduaren berezkoak diren eta erabiltzaileak FUNDAZIOArekin duen harreman bakoitzareb berezko helburuetarako erabiliko dira (adibidez, FUNDAZIOAk antolatutako ekintzetan parte hartzea, Aste Santuko Nazioarteko Txapelketa, Campusetan parte hartzea, etab).    

Modu argigarri eta ez-mugatzailean, tratamendu horiek, kasu bakoitzerako, besteak beste, antolatutako jardueren operatibari dagozkion komunikazioak bidaltzeko izan daitezke. 

 

c.     FUNDAZIOAren jardueraren berezko jarduerak/ekitaldiak antolatuko dira (adibidez, KORNER Festibala, Bertso Derbia, Liga Genuine, Amets Bat, etab.).     

Ekitaldi eta jarduera horietan, FUNDAZIOAk, antolatzailearen interes legitimoan oinarrituta, argazkiak hartu eta bideoak grabatu ahal izango ditu, FAUNDAZIOAren eta REALAren komunikazio kanal ofizialen bidez promoziorako eta informaziorako edukia sortzeko eta ondoren zabaltzeko.    

Ekitaldi eta jardueretara doazen guztiek, antolatzailearen interes legitimoan oinarrituta, baimena ematen diote FUNDAZIOAri, inolako kontraprestaziorik gabe, beren ahotsak, irudiak eta aurpegiak erabiltzeko bideoetan, argazkietan edo gaur egungo edo etorkizuneko bestelako euskarri batean, baita Klubak zaleekin egin ditzakeen promozio kanpainetan ere.

Irudi horiek, soilik eta esklusiboki, artxibo grafikoen edo bideo grafikoen osaeran erabiliko dira, FUNDAZIOAren hainbat jardueraren berri emateko eta/edo ezagutarazteko, baita tratamenduaren arduradunen ikus-entzunezko memoriaren parte izateko ere.

Interes legitimoa aurreikus daiteke parte hartzailearentzat, izan ere, ekitaldietan/jardueretan espero daiteke ekitaldiari/jarduerari buruzko irudiak hartzea/zabaltzea, hura grafikoki dokumentatzeko, irudiak hartzean eta zabaltzean neurriz jokatzen saiatuta, pribatutasunean gutxieneko eragina izan dezan. Interes legitimoari dagokionez, FUNDAZIOAk haztapen azterketa bat egin du, kontuan hartuta interesdunak beti adierazi dezakeela dena delako tratamenduaren aurka dagoela, dagokion Pribatutasun Politikan horretarako emandako informazioan oinarrituta.          

FUNDAZIOAren komunikazio kanal ofizialetan agertzen diren pertsonen bideoak edo irudiak argitaratzeari dagokionez, maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoa, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta irudirako eskubidea babesteari buruzkoa, seriotasunez errespetatuz egiten da argitalpen bakoitza.

Nolanahi ere, FUNDAZIOAren komunikazio kanal ofizialetan irudia eta/edo ahotsa argitaratu zaien pertsonak, bere kabuz edo legezko ordezkariaren bidez, eman duen baimena ezeztatu ahal izango du, edo irudiaren tratamenduaren aurka egin, edo sartzeko, ezabatzeko edo aurka egiteko eskubideak erabili, idatzi bat aurkeztuz edo hasieran adierazitako posta elektronikoko helbidera edo posta helbidera bidaliz, NANaren kopiarekin batera, eta, hala badagokio, argazkiarekin, identifikatzeko ([email protected]).

 

d.     Newsletterrak eta komunikazioak bidaltzea, interesgarria izan daitekeen informazio pertsonalizatuarekin, bere jarduerei buruz (kanpainak, inkestak, antolatutako ekitaldiak, etab.), produktuei buruz (aplikazioak, web plataformak eta jokoak), eta FUNDAZIOaren kolaboratzaileen produktuei buruz ere, bere produktuen eta hirugarren horienen abantailak eskainiz, zure interesekoak izan daitezkeenak, zuk aldez aurretik berariazko baimena emanda, araudi aplikagarria betez. Bidalketa hori posta elektroniko edo SMS bidez, whatsapp bidez edo bat-bateko mezuen beste kanal batzuen bidez egingo da.

 

e.     Komunikazio pertsonalizatuak, FUNDAZIOAren online zerbitzuetan duzun parte hartzearen arabera sortutako profil batean oinarrituta. Aldez aurretik zuk baimena emanda, FUNDAZIOAk, erabiltzaile bakoitzarekin hurbilenak eta praktikoak izateko asmoz, erabiltzailearen profil komertzial bat sortuko du FUNDAZIOAren online zerbitzuetan dituen kontsumo, nabigazio eta parte hartzeko ohiturekin, erabaki indibidualizatuetarako laguntza sistema automatizatuak erabiliz, publiko objektiboen profilak definitu ahal izateko, FUNDAZIOAren jarduera, promozio, produktu edo ekintzen gaineko informazio pertsonalizatua emateko, zure lehentasunetan oinarrituta, eta, horrela, FUNDAZIOArekin duzun esperientzia eta harremana pertsonalizatuagoa izan dadin.

 

Helburu hori profil sinpleak sortuz gauzatuko da: FUNDAZIOAk mezu elektroniko, SMS, whatsapp edo bat-bateko mezuen beste kanal batzuen bidez “Komunikazio pertsonalizatuak, FUNDAZIOAren online zerbitzuetan duten parte hartzearen arabera sortutako profil batean oinarrituta” helburuan aipatutako edukiari buruz segmentatutako jakinarazpen komertzialak zuri bidali ahal izateko (adibidez, zure profilean eman duzun adinaren edo bizilekuko probintziaren arabera zuretzat interesgarria izan daitezkeen jarduerei buruzko jakinarazpenak bidaliko dizkizugu).

 

Aurretik aipatutako informazioa segmentu errazei zuzenduta egongo da (erabiltzaileek beren profilean emandako informazioaren arabera egiten diren erabiltzaile taldeak). REALAk honako hau kontuan hartuta egin ditzakeen segmentuak dira:

·       Profilaren xehetasun maila eskasa. FUNDAZIOAk segmentu errazak sor ditzake, esaterako, 25 urtetik gorako emakumeen segmentuak.

·       Profil ez oso zehatza. Bereziki, FUNDAZIOAk datu pertsonal hauek erabiliko ditu:

o   Bizi den herrialdea.

o   Eskualdea edo probintzia.

o   Adina.

o   Generoa.

o   Bizi den hiria.

o   Hizkuntza.

o   Posta kodea.

 

·       Ondorio positiboak erabiltzailearentzat. FUNDAZIOAk adierazi duzun profilera gehien egokitzen diren jakinarazpen komertzialak bidali ahal izango dizkizu, nahi ez diren jakinarazpen komertzialak edo oso interesgarriak ez diren edukiei buruzkoak saihesteko.

 

Nolanahi ere, FUNDAZIOAk profilak lantzeak ez du eragin juridikorik izango edo ez du zugan eragin nabarmenik izango.

 

Zenbat denboran gordeko dira datuak?

Zure datuak tratatu eta biltegiratuko dira, baldin eta beharrezkoa bada atxikitzen eta onartzen dituzun zerbitzuak eta edukiak gauzatzeko, baita datuak tratatzeko ere zuk berariaz emandako baimenen arabera.

Lege aplikagarriaren betekizunak betetzeko ere gordeko dira datuak. Datuen tratamendua beharrezkoa ez denean, ezabatu eta/edo blokeatu egingo ditugu, datuak atxikitzeko eta ezabatzeko jarraitzen dugun politikaren eta indarrean dagoen araudiaren araberako legezko preskripzio epeen arabera.

FUNDAZIOAren edo bere bazkide, laguntzaile eta sustatzaileen jakinarazpenetarako, emandako datuak gorde egingo dira zure datuak ezabatzeko eskatzen ez duzun bitartean, helburu horrek irauten duen bitartean, emandako baimena ezeztatu arte edo tratamendua mugatu arte, eta, helburu hori bete ondoren, hortik erator daitezkeen lege ekintzak preskribatzeko epean zehar. 

Era berean, eta FUNDAZIOAk profil erraz eta zehatzak lantzeari dagokionez, profil zehatzak egiteko emandako datuak gorde egingo dira zure datuak ezabatzeko eskatzen ez duzun bitartean, helburu horrek irauten duen bitartean, emandako baimena ezeztatu arte edo tratamendua mugatu arte, eta, helburu hori bete ondoren, hortik erator daitezkeen lege ekintzak preskribatzeko epean zehar. 

 

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Zure datu pertsonalak beharrezkoak dira zurekin harremana izateko eta zuri gure zerbitzuak eman ahal izateko. Zentzu horretan, laukitxo batzuk jarri ditugu zure informazio pertsonalaren erabilerari buruz argi eta erraz erabakitzeko aukera eduki dezazun. Aurretik aipatutako helbururako lege oinarria da tratamendua beharrezkoa dela eskatutako zerbitzuak gauzatzeko, zeinak Plataformaren lege baldintzen bidez araututa  baitaude Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1 a), b) eta f) artikuluetan ezarritakoaren ondorioz:         

o   Dagokion zerbitzuaren baldintzak onartuz ematen duzun baimena, FUNDAZIOaren inprimakietako datu espezifikoak jasotzeko klausulen barruan, eta erabiltzaileak FUNDAZIOarekin duen harreman bakoitzari dagozkionak, Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1 b) artikuluan xedatutakoaren arabera..

Xede espezifikoen kudeaketari lotuta (hirugarren kolaboratzaileen publizitate pertsonalizatua bidaltzea edo erabakien bermerako bitarteko automatizatuen bitartez zure datuak tratatzea), baimena ukatzeak edo kentzeak kasuan kasuko zerbitzuetan baja izatea ekarriko du automatikoki, harpidetzea eskatzen duten berezko zerbitzuak ematen jarraitzeari kalterik eragin gabe (webgunean nabigatzea, etab.).

 

o   Zerbitzu osagarrietarako ematen duzun berariazko baimena, hala nola jakinarazpen komertzialak bidaltzeko eta erabiltzailearen profilak sortzeko, jakinarazpen komertzial horiek modu pertsonalizatuan bidaltzeko. Xede espezifikoen kudeaketari lotuta (hirugarren kolaboratzaileen publizitate pertsonalizatua bidaltzea edo erabakien bermerako bitarteko automatizatuen bitartez zure datuak tratatzea), baimena ukatzeak edo kentzeak kasuan kasuko zerbitzuetan baja izatea ekarriko du automatikoki, harpidetzea eskatzen duten FUNDAZIOAren berezko zerbitzuak ematen jarraitzeari kalterik eragin gabe.

 

o   FUNDAZIOAK berak antolatutako ekitaldi eta jarduera instituzional eta komertzialetan irudiak hartzeko eta bideoak grabatzeko eta ondoren FUNDAZIOAren eta REALAren komunikazio kanal ofizialetan informazio eta promozio helburuekin argitaratzeko duen interes legitimoa. FUNDAZIOAk antolatutako ekitaldi batera joaten den pertsonak berariaz baimenik eman ezin izan badu, FUNDAZIOAk datu pertsonalak (irudia/ahotsa) tratatzeko duen legitimitatea da FUNDAZIOAK interes legitimoa izatea ekitaldi eta jarduera instituzional eta sustapenezkoetan irudiak hartzeko eta bideoak grabatzeko eta ondoren FUNDAZIOAren komunikazio kanal ofizialetan argitaratzeko, informazio eta sustapen helburuekin. Jarduera promozionaletan (REALAREN plataforma digitaletako argazkiak edo bideoak) parte hartu nahi ez baduzu, berariaz jakinarazi behar duzu harremanetarako emandako kanaletan ([email protected]).

 

Ematen diguzun informazioa egiazkoa izan beharko da zerbitzuak modu koherente eta eraginkorrean eman ahal izateko. Gainera, interesgarria izango litzateke ematen diguzun informazioa une oro eguneratzea, zerbitzuak behar bezala ematea hondatu dezaketen akatsak edo nahasketak saihesteko.  

Zein da zure datuen jatorria?

Webgunearen erabiltzaileen kudeaketaren barruan tratatutako datuak kasuan kasuko prestazioa garatzeko funtsezkoak eta beharrezkoak diren harremanetarako datuetara mugatzen dira ,eta bezeroak/titularrak zuzenean ematen ditu FUNDAZIOaren cookie politiken onarpenaren esparruan, non erabiltzaileen datuak automatikoki ematen diren gure webgunea bisitatzean: erabiltzailearen IP helbidea, bisitaren data eta ordua, erabiltzailearen jatorrizko gunearen URLa, gure webgunean bisitatutako orriak, erabilitako nabigatzaileari buruzko informazioa (nabigatzaile mota eta bertsioa, sistema eragilea, etab.).

Interesdunak berak erregistroaren formularioen bidez zuzenean emandako datuei dagokienez (posta elektronikoa eta nahiago den hizkuntza, nahitaezko datu gisa eskatuak, eta identifikazio eta harremanetarako aukerako datuak, hala nola izena, abizenak, jaiotze data, generoa, herrialdea, probintzia, hiria, posta kodearen helbidea eta telefonoa).

Horrez gain, FUNDAZIOAK erabiltzaileen datuak automatikoki lortu ahal izango ditu gure webgunea bisitatzen dutenean, aurrez FUNDAZIOAren cookie politika onartuta: erabiltzailearen IP helbidea, bisitaren data eta ordua, erabiltzailearen jatorrizko gunearen URLa, gure webgunean bisitatutako orriak, erabilitako nabigatzaileari buruzko informazioa (nabigatzaile mota eta bertsioa, sistema eragilea, etab.), baita FUNDAZIOAren eta bere edozein online plataformaren webgunea erabiltzetik edo horretan jardutetik eratorritako beste datu batzuk ere (adibidez, erregistratutako erabiltzailearen IDa; gailuaren IDa; sistema eragilea; gailuaren modeloa eta telemetria erregistratuta geratuko dira, halaber, eduki jakin batean klik egitean edo horretan aktibo ematen duzun denboran) edo, kasua bada, posta elektroniko bidez bidaltzen dizkizugun jakinarazpenekin zurekin ditugun interakzioak (adibidez, jakinarazpen baten edukian klik egitean).

Hamalau (14) urtetik beherako adingabe batek bere datuak eman nahi badizkigu, legezko ordezkarien (aita, ama, tutorea, etab.) baimenarekin eta onarpenarekin baino ezin da erregistratu. Hamalau (14) urtetik beherakoen legezko ordezkariek saihestu beharko dute beren ardurapean dauden adingabeak webguneetara, aplikazioetara edo gainerako plataformetara sartzea eta datu pertsonalak ematea euren baimenik gabe eta baimen hori aurkeztu gabe. FUNDAZIOAk ez du erantzukizunik izango horri dagokionez.

FUNDAZIOAk hamalau (14) urte baino gutxiagoko norbait aginduzko baimenik gabe erregistratu dela detektatzen badu, baimena duela egiaztatzen duen dokumentua bidaltzeko eskatu ahal izango zaio haren legezko ordezkariari. Bestela, kasuan kasuko erabiltzaileari baja emango zaio.
14 urtetik beherako baten legezko ordezkariek jakingo balute adingabearen tratamenduak euren baimenik gabe tratatu direla, FUNDAZIOArekin harremanetan jarri eta dagozkien eskubideak erabili ahal izango dituzte, helbide honetara idatziz: [email protected].

 

Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Bildutako datu pertsonalen hartzaileak FUNDAZIOAren zerbitzu emaileak izango dira, kontratu hauen babespean: zerbitzuak emateko kontratu bat, Tratamenduaren Eragilearen kontratu bat eta konfidentzialtasun kontratu bat (adibidez, REALA).

Zerrenda moduan baina horretara mugatu gabe, hauek dira datuen hartzaile eta FUNDAZIOAri zerbitzuak ematen dizkietenak edo edo harekin batera tratamenduaren ardura dutenak:

·       REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SAD, FUNDAZIOAren helburuak antolatzen eta sustatzen laguntzeko bere baliabide tekniko eta pertsonalak erabiltzeari dagokionez, elkarren arteko harremana arautzen duen lankidetza hitzarmena dela eta.

·       Microsoft, ‘hodeian konputatzeko’ zerbitzuetarako, hala nola Business Inteligence, EBko lurraldearen barnean kontratuetan ezarritako pribatutasun bermeei lotuta.

·       Trackglobe, plataforma digitalen bidez erregistratutako erabiltzaileen datuak kudeatzeko zerbitzuetarako.

·       Sare sozialak, hala nola Meta, X, TikTok, etab.. Datu horien EBtik kanpoko tratamendua, gehienetan, EU-US Privacy Shield hitzarmenaren babesari edo interesdunaren baimen zehatzari lotutako berme egokien menpe egiten da, (informazioa, hemen: https://www.privacyshield.gov/welcome).

Aipatutako kasuak alde batera utzita, zure informazio pertsonala beste erakunde batzuei jakinarazi behar badiegu, aldez aurretik baimena eskatuko dizugu erabakia hartzea ahalbidetuko dizuten aukera argien bidez.

 

Zein dira zure eskubideak datuak ematean?

  • Sartzeko eskubidea: FUNDAZIOAk zure datu pertsonalak tratatzen dituen ala ez baieztatzeko eskubidea duzu, baita datu horiek eskuratzeko ere. 
  • Zuzentzeko eskubidea: datu pertsonal okerrak aldatzeko edo zuzentzeko eskatu ahal izango duzu. 
  • Ezabatzeko eskubidea: zure datu pertsonalak ezabatzea eskatu ahal izango duzu. 
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, zure datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta, kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko bakarrik gordeko dira. 
  • Aurka egiteko eskubidea: zure datuen tratamenduaren aurka egin ahal izango duzu zehazten duzun helbururako. FUNDAZIOAk datuen tratamendua etengo du, salbu eta ezinbesteko arrazoi legitimoak daudenean, edo erreklamazioak egin edo defendatu behar direnean. 
  • Erabaki indibidual automatizatuen xede ez izateko eskubidea: tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izateko eskubidea duzu, profilak egitea barne, baldin eta ondorio juridikoak edo antzeko eragin nabarmena izan badezake zuretzat.   
  • Eramangarritasun eskubidea: baimenduta badago, zure datuen eramangarritasunerako eskubidea baliatu ahal izango duzu, formatu egituratu batean, erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu batean, eta datuak tratamenduaren beste arduradun bati helarazi ahal izango dizkiozu. 

 

Hona hemen FUNDAZIOAk zure eskubideak gauzatzeko zure esku jartzen dituen harremanetarako bideak:

·       E-maila hona:  [email protected]   

·       Posta bidez edo FUNDAZIOAren bulegoetan agertuz, egoitza soziala: Arrapide pasealekua, 52, 20160 Donostia (Gipuzkoa).

 

Era berean, interesdunak eskubidea dauka bere datuak tratatzeari aurka egiteko, informazio propioa, hirugarrenen informazioa edo publizitatea jasotzeko denean; horretarako, nahikoa izango da eskaera sinple bat egitea, ezarritako bitartekoen bidez, kasu zehatza eta eragozpenak adierazita. Komunikazio elektronikoen kasuan, mezuaren barruan bertan baliabideak jarriko dira, modu errazean informazioa eta publizitatea bitarteko elektroniko horretara bidaltzearen aurka egin ahal izateko.

Era berean, interesdunak eskubidea dauka bere datuak tratatzearen aurka egiteko, hirugarrenei jakinarazteko denean; bai eta informazioa edo publizitatea jasotzeari edo bere datuak erabaki sistema automatizatuetan erabiltzeari aurka egiteko ere. Horretarako, nahikoa izango da eskaera sinple bat egitea, ezarritako bitartekoen bidez, kasu zehatza eta eragozpenak adierazita.

Eskubideak baliatzeko, beharrezkoa izango da beti interesduna identifikatzea NANaren edo antzeko dokumentu baten bitartez.

Zuk FUNDAZIOAri emandako datuen kopia elektronikoa lortu nahi baduzu, FUNDAZIOAk erantsitako fitxategi bat bidali ahal izango dizu zure helbide elektronikora, non zure datuak jasoko diren, formatu normalizatu batean.

FUNDAZIOAk ahal duen guztia egingo du datuak beti eguneratuta mantentzeko. Hala ere, datuen zuzentasunari buruzko erantzukizuna interesdunaren esku dago; hori dela eta, datuetan aldaketarik baldin badago, mesedez jarri gurekin harremanetan ezarritako komunikazio bitartekoen bidez, aldaketa egiteko.

Zure eskubideei buruz gehiago jakin nahi baduzu edo agintari eskudunaren aurrean erreklamazio bat aurkeztu nahi baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren (AEPD) webgunean kontsulta dezakezu, helbide honetan: http://www.agpd.es/portalwebAGPD/CanalDelCiudadano/derechos/index-ides-idphp.php.

 

Datu pertsonalak babesteko segurtasun neurriak

FUNDAZIOAk datuen erabileraren eta horiek pertsonen eskubideetan duten eraginaren arrisku mailari dagozkion eta beharrezkoak diren eta ezarri beharreko legediak une oro eskatzen dituen eta eska ditzakeen neurri tekniko eta antolaketarako neurriak hartu ditu, datu pertsonalen tratamenduaren segurtasuna bermatzeko.

Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du gaur egungo Interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak eta, ondorioz, ez dagoela legez kanpoko eta bidegabeko esku hartzeetatik salbu. Esku hartze horiek ez dira FUNDAZIOAren erantzukizuna; izan ere, FUNDAZIOAk behar besteko arduraz eta Legeak zehaztu bezala jokatu du datuak babesteko jardunean.