SD EIBAR 2-3 REAL SOCIEDAD LAGUNARTEKOA

Intentsitatea eta golak

Vídeo

Realak gaur arratsaldean jokatu du aurredenboraldiko lehenengo partida garrantzitsua SD Eibarren aurka. Txuri-urdinek Macronen bigarren kamiseta estreinatu dute partida honetan, non bi eta hiru irabazi duten neurketa interesgarri batean

Txuri-urdinek bikain hasi dute neurketa, zelaian ondo kokatuta eta seriotasunez. Juanmik izan du lehenengo aukera argia, baina bere jaurtiketa kanporuntz joan da gutxigatik. Lehenengo minutuak nahiko berdinduak izan dira. Luca Sangallik lortu du lehenengo gola sartzea 32. minutuan, area kanpoko jaurtiketa batekin. Markagailuan abantailarekin egonik, gipuzkoarrek gertu izan dute bigarrena, baina Aritzen burukadak eta Mikel Oyarzabalen jokaldiak ez dute atea ikusi.

Bigarren zatian, bi taldeek hamaikakoa aldatu dute eta neurketaren erritmoa altua izan da. Gertu izan du Pere Millak gola urrutiko jaurtiketa batekin, baina Zubiaurrerek kornerrera bidali du. Jokaldi horretan Eibarrrek berdindu du partida, Kike Garciak aprobetxatu ondoren are barruan sortutako nahasmena. Epailea, VAR-arekin lagundua, ontzat eman du gola. Gipuzkoarrak bigarrenaren bila joan dira eta David Conchak lortu du gol hori, Zalduaren jokaldi baten ondoren. Eibarrek azkar erantzun du eta Jordanek, area kanpotik jaurti eta gero, bi eta bikoa jarri du markagailuan. Intentsitatea eta berdintasuna ikusi ditugu azkeneko minutuetan. Luzapenera iritsi baina minutu bat lehenago sartu du Capillak gol erabakigarria.

Proba ona Realarentzat eta Ipuruara hurbildu diren zale guztientzat gipuzkoako derbi hau ikusteko. Realak aurrera jarraitzen du aurredenboraldiarekin. Hurrengo neurketa asteazkenean izango da, abuztuaren 25ean, Azkoitian, Real Unionen Aurka.

Fitxa teknikoa:

SD Eibar: Riesgo, Ruben Peña, Paulo, Galvez, Kike Pina, Escalante, Alain Ribeiro, Pedro Leon, Bebe, Nano M., Sergi Enrich. Bigarren zatian hauek jokatu dute: Yoel, Arbilla, Elgezabal, Ramis, Cote, Hervias, Diop, Jordán, Pere Milla, Kike eta Charles.

Real Sociedad: Rulli, Gorosabel, Aritz, Zubeldia, De la Bella, Illarramendi, Zurutza, Sangalli, Juanmi, Oyarzabal y Willian José. Bigarren zatian: Zubiaurre, Zaldua, Llorente R., Capilla, Guevara, Merquelanz, R.Pardo, D. Concha, Rodrigues, Bautista eta Le Normand.

Golak: 0-1: Sangalli, min.32; 1-1: Kike G., min. 58; 1-2: D. Concha, min. 65; 2-2: Jordan, min. 68; 2-3: Capilla, min. 89

Epailea: De Burgos Bengoetxea. Txartel horia erakutsi die etxeko Arbillari kanpoko Aritzi.

Gertakariak: Ipuruan jokatu den Gipuzkoar Federazioaren mendeurrena ospatzeko neurketa.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!