Elgoibar Ikastola eta Zegamako Aitxuri Herri Ikastolako ikasleek hainbeste itxaroten ari ziren eguna iritsi da. Gaur Amets Bat-eko jardunaldia bizi dute Real Sociedad Fundazioari esker. Ikastola hauetako 149 umeek irribarrez eta pozez bete dituzte Zubietako txoko guztiak.
Goizeko hamarretan gure instalazioetara iritsi dira eta autobusetik jaisterakoan bere aurpegietan nabaritu da bere ilusio txuri-urdin guztia. Goiz bikaina pasatzea espero zuten bere bihotzeko taldea entrenatzen duen lekuan, eta horrela izan da.
Taldetan banatu dira eta fundazioaren monitoreekin ekintza ezberdinak egin dituzte. Futbol zelaiak ezagutu eta jolasak egin ondoren, klubaren historia eta baloreak azaltzen duen bideo bat ikusteko aukera izan dute.
Entrenamendua amaitu ostean goizeko momentu bereziena iritsi da, lehen taldeko jokalariak ezagutzea. Gainera, Geronimo Rulli eta Mariasun Quiñones atezainak gertutik ezagutu dituzte eta bi futbolariei galdera dibertigarriak egin dizkiete. Ondoren, klaseetan banatuta, familia argazkiak atera dira.
Gaur arratsaldean Donostiako Aquarium-a bisitatuko dute eta hurrengo abenduaren 10ean, Anoetara joango dira Malaga CF-en aurkako partida ikustera.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin