Txiki baten ilusioak ez du mugarik. Gaurko egunean eguraldia ez da oztopo izan. Txikiek oztopoak gogotsu gainditzen dituzte. Eta gaur Zubietan ikusi da. Urretxuko Gainzuri Ikastetxeko, Donostiako San Patricioko, eta Iruenko Dunboako 169 txikiak ezin hobe aritu dira Zubietan. Txikiek eguraldiari aurre egin diote ilusio handiarekin.
Ez da ohiko goiza izan txikientzat. Zubieta ez da egunero bisitatzen. Horregatik instalazio txuri-urdinen txoko guztiak ezagutzeko aukera aprobetxatu dute. Bestalde, lehen taldeko jokalariekin egon dira eta entrenamendua ikusi dute. Ilusio handiko hilabetea iritsi da Realarentzat. Azkenik, bizitza osorako oroitzapen handia. Txikiek solasaldi atsegina elkarbanatu dute Mikel Oyarzabal eta Sandra Ramajorekin. Zubietatik sinadura eta argazki askorekin atera dira. Goiz ahaztezina bizi izan dute.
Arratsaldean Aquariuma bisitatuko dute gaurko eguna amaitzeko eta otsailaren 18an Anoetatik biziko dute Levante UD-ren aurkako neurketa.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin