;
Gutxienez %33ko urritasun intelektuala duten neska-mutilez osaturiko Realeko futbol taldea.
Ekimen hau Atzegirekin dugun elkarlanetik eta gizarte inklusiboago bat eraikitzeko partekatzen dugun konpromiso sendotik sortu da. Gure helburua kiroletik askoz haratago doa: adimen urritasuna duten pertsonentzako aukerak sortzen lagundu eta parte-hartzaile bakoitzaren integrazioa eta garapen pertsonala bultzatu nahi ditugu.
Taldeak LaLiga Genuine txapelketan parte hartzen du, eta bertan, beste klub batzuen aurka aritzen da denboraldian zehar egoten diren jardunaldietan. Kirolaz harago, jardunaldi hauek errespetuzkoa eta segurua den ingurune batean esperientziak partekatzeko, elkarbizitzeko eta jokalarien eta kluben arteko harremana sendotzeko aukera ematen dute.
Lehiaketaz gain, denboraldiko egutegia Zubietan egiten diren entrenamenduakin eta hainbat talderekin antolatzen diren lagunarteko partidekin osatzen da.