Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ekintza hau, 5 eta 14 urte bitarteko bazkideentzat bideratua dago. Realzale gaztetxoei beraien ospakizunak bere senideekin, lagunekin, etab. Zubietan ospatzeko eta ahaztuko ez duten jardunaldia pasatzeko aukera eman nahi diegu.
Ekintza hau, larunbat edo igande arratsaldetan burutuko da Zubietako instalakuntzetan eta bai kirol arloan bai pedagogiko arloan, gaituak eta esperientzia handiko lan talde batek zuzentzen du.
INFORMAZIO OROKORRA
Real Sociedad Fundazioak Zubietako ateak ireki nahi dizkie realzale gaztetxoei bere ospakizunak eta festak Zubietan ospatu dezaketen.
Ospatu Realarekin, larunbat eta igande arratsaldeetan ospatuko da Zubietan. Prestatzen ditugun jolasak adinetara egokituak daude.