;
Korner-a futbol zelaian dauden bi ardatzen gurutzebidea da. Horrexegatik gure festibal honek hartzen du Korner izena, itxuraz hain urruti dauden bi munduen arteko elkargunea izan nahi duelako, futbola eta kulturaren arteko gurutzebidea, alegia.
Klubaren mendeurrena ospatzeko, Anoetan Real 100 Museoa sortu zen, eta Realaren historiara eta balioetara hurbiltzeko modu bikaina da. Real Sociedad Fundazioak bisita bereziak doan eskaintzen ditu, ikastetxeentzat, hitzartutako klubentzat eta erakunde sozialentzat, beste batzuen artean.
Realaren eta Athleticen arteko partiduak oso giro bezeroan bizitzen dira. Laguntasun zintzoa sustatzeko, euskararekin eta kirolaren eta kulturaren arteko loturarekin dugun konpromisoan sakontzeaz gain, derbia jokalarietatik eta zaleetatik bertsolarien inprobisazioetara hedatu da, jai-giroan egiten den ‘Bertso Derbia’ klasikoarekin.
Real Sociedad Fundazioak erakusketa askoren antolakuntzan aktiboki parte hartu du. Garrantzitsuenetako bat ‘Ahotsak/Voces’ izan zen. Donostia 2016ko Kultur Hiriburutza zela medio, erakusketak adierazi nahi izan zuen Reala, futbola izateaz gainera, elkargune bat ere badela, eta gipuzkoarren arteko kohesio sozialerako faktore bat ere bai.
Milaka foro eta mahai-ingurutan parte hartzen dugu, eta gure ikuspegia ematen dugu gai ezberdinen gainean, hala nola autoestimua, gizarteratzea, euskara eta berdintasuna. Ekitaldi horietan parte hartzeaz harago, antzeko gaiei buruzko topaketak antolatzen ditugu adituekin, eta baita liburu-aurkezpenak ere, egileekin mahai-inguruak ere eginez.