Kirol arloan hezitzeaz gain, Fundazioak gazteei bideratuta dauden ekintza hauek baliatzen ditu errespetua, taldeko lana, autonomia, erantzunkizuna bezalako balioak irakasteko.
Eta futbola bakarrik ez. Gure udalekuetan, multikirolako saioak eta txango desberdinak ere egiten dira. Baztanen esperientzia ahaztezina izango dute haurrek, hain zuzen ere Elizondon. Lekaroz aterpea izango dute ostatu.
Horretarako, bai kirol arloan bai pedagogiko arloan, gaituak eta esperientzia handiko lantalde dugu.
Realeko bazkideak edota errepikatzaileak diren neska-mutilak
Gainerakoak
Deskontua: 2. eta 3. anai-arrebak: %25eko deskontua bakoitzak
Oparia: : Neska-mutil guztiek Realaren opari batzuk jasoko dituzte
Oharra: Behin izen-ematea eginda, emailez ordainketa egiteko prozedura jakinaraziko da.
Oharra: Tailerrak, txangoak, barruko txapelketen finalak, agurreko festa, opariak, Reale Arena Estadioko bisita, eta abar.