Realak ligako beste erronka bati egingo dio aurre larunbat honetan, SD Eibarren aurkako derbian. Partida 17:15ean hasiko da Ipuruan, eta txuri-urdinek hiru puntu garrantzitsu lortzeko aukera izango dute beti berezia den agertoki batean.
Donostiarrak ilusioz eta anbizioz iritsiko dira hitzordu honetara, hiru puntuez harago doan neurketa bati aurre egiteko prest. Derbiek beti izaten dute kutsu berezia, eta larunbat honetakoa ez da salbuespena izango. Intentsitatea, emozioa eta lehia bizia espero dira elkar ondo ezagutzen duten bi talderen arteko norgehiagokan.
Txuri-urdinek euren jokoa nagusitu, bertsiorik onena erakutsi eta Ipurua bezalako zelai zorrotz batean sendo aritu nahi dute. Zubietatik urrun beste erronka bat izango dute aurretik, eta taldeak garaipen baliotsu batekin etxera itzultzea izango du helburu.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Gestiona y consulta tus datos de perfil
Participa en actividades exclusivas y promociones especiales
Concursos, premios, vídeos 360º...
Estadísticas de nuestros equipos y futbolistas
Consulta nuestro archivo histórico
Material descargable (audios, postales, pósters, boletines...)
Descárgate 'tu foto con el equipo'