Realak aste zirraragarria du aurretik, maila handiko bi norgehiagokarekin: Fenerbahçeren aurkako Europako partida eta Athletic Cluben aurkako derbia Anoetan.
Gure emakumezkoen lehen taldeak denboraldiko asterik berezienetako bati egingo dio aurre. Bi zelai, bi txapelketa eta helburu bera: hazten jarraitzea eta zale txuri-urdinei gozatzeko arrazoi gehiago ematea.
Lehen hitzordua asteazken honetan izango da, azaroaren 11n, Istanbulen. Donostiarrek Fenerbahçe SK izango dute aurkari Şükrü Saracoğlu estadioan, 18:00etatik aurrera (Euskal Herriko ordutegian), UEFA Women's Europa Cup txapelketako final-zortzirenetako itzuliko neurketan. Europako ibilbidean beste urrats bat emateko aukera izango dute txuri-urdinek, erabakigarria izango den norgehiagokan.
Atseden hartzeko ia denborarik gabe, igandean, azaroaren 15ean, egutegiko beste hitzordu handi bat iritsiko da. Anoetak Athletic Cluben aurkako derbia hartuko du, 12:00etan. Emozioz eta lehiaz beteriko partida berezia izango da, eta gure zaleen babesa ezinbestekoa izango da beste behin.
Europa eta derbia. Bi erronka handi, ilusio bera. Goazen dena ematera!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Gestiona y consulta tus datos de perfil
Participa en actividades exclusivas y promociones especiales
Concursos, premios, vídeos 360º...
Estadísticas de nuestros equipos y futbolistas
Consulta nuestro archivo histórico
Material descargable (audios, postales, pósters, boletines...)
Descárgate 'tu foto con el equipo'