Walking Football egitasmoak hazten jarraitzen du. Aurten ekimen bikain honen seigarren edizioa jarriko da abian. Gipuzkoako 55 urtetik gorako pertsonen artean bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzea du helburu, futbola modu seguruan eta parte-hartzaileen adinera egokituta praktikatuz. Horretarako, arauetako batzuk honako hauek dira: oinez jokatzen da, kontaktua saihesten da eta baloia ezin da buruaren gainetik altxatu.
Horrez gain, egitasmo honen bidez, parte-hartzaileek jarduera fisikoa egiten duten bitartean sozializatzeko eta harremanak izateko gune bat sortu nahi da. Duela zortzi urte, Zubieta izan zen egitasmoaren abiapuntua. 2022an Arrasate batu zitzaion, eta orain Hernaniren txanda da. Herriko Udalak, Club Deportivo Hernaniren laguntzarekin, Walking Football familiaren parte izatea erabaki du, eta urrian ekingo dio egitasmoa garatzeari. Saioak Zubipe futbol-zelaian egingo dira, eta klub txuri-urdineko teknikarien laguntza eta gainbegiratzea izango dute.
Hernani Walking Football egitasmora batu dela ospatzeko, topaketa bat egingo da urriaren 15ean, 10:30ean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Gestiona y consulta tus datos de perfil
Participa en actividades exclusivas y promociones especiales
Concursos, premios, vídeos 360º...
Estadísticas de nuestros equipos y futbolistas
Consulta nuestro archivo histórico
Material descargable (audios, postales, pósters, boletines...)
Descárgate 'tu foto con el equipo'