EKAINAK 18

Real Sociedad Fundazioaren Eguna Reale Arenan

Urteroko legez, hemen da Real Sociedad Fundazioaren eguna. Igande honetan, Zubietako berritze lanak direla eta, Reale Arenan ospatuko da lehenengo aldiz egun handia.

Aurtengo Fundazioaren Egunean, Kutxa Fundazioa eta Arantzazulaben, Hitzetik Ekintzetara, ekimenarekin batera, ahalik eta janari gehien batzen saiatuko gara Gipuzkoan egoera zaurgarrian aurkitzen diren pertsonei bideratzeko. Hiritarron Harrera Sarearen eskutik estadioko 13. atearen kanpoaldean karpa bat ahalbidetuko da horretarako eta honako hau da gehien behar ditugun elikagaien zerrenda: esnea, galletak, bimbo ogia, marmelada, pasta, arroza, boteko zein leka lehorra, zumoak, opilak, tomate saltsa, olioa, irina, azukrea, kafe disolbagarria, arrautzak, atuna eta espeziak. Elikagaiak ekartzen dituztenek Ene Kantak taldearen emanaldiaren ondoren egingo den sari-zozketarako txartel bat jasoko dute trukean. Zozketan, guk sinatutako kamiseta bat lortu ahal izango duzu besteak beste.

Fundazioaren Eguna 10:00etan hasi eta arratsaldeko 18:00ak aldera amaituko da. Kirola, dibertsioa eta elkartasuna izango dira jardunaldi berezi honen ardatz nagusiak. 

Goizean hainbat futbol partida izango ditugu Reale Arenako berdegunean: infantil topaketa 10:00etan, kirol egokitua 11:00etan, Walking Football 12:30ean eta gure Genuine taldea 13:30ean. Estadiorako sarrera 10 eta 11 ateetatik ahalbidetuko da. 

Eguna ezustekoz eta jolasez beteta egongo da. 11:00etan, puzgarriek haur guztien irribarreak piztuko dituzte, eta 12:30ean, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak izango ditugu, familia guztiaren gozamenerako. Arratsaldeko 16:00etan aldiz, Ene Kantak musika taldearen txanda izango da, gorputza alaitasunez beteko diguna.

Egun honetako dibertsioa ez da une hauetara mugatuko, egun osoan zehar herri kirolak praktikatzeko eta hainbat tailer zein jokotan parte hartzeko aukera izango dugu.  Horrez gain, lehen taldeko ibilgailu ofiziala den, Aizpuruako autobusa 10 eta 11 ateen kanpoaldean egongo da ikusi nahi duenarentzat. Gainera, Reale Arenako denda ofiziala irekiko dugu, 11:00etatik 18:00etara. Dagoeneko eskura duzu 2023-24 bilduma ofizial berria, ohiko merchandisingaz gain.

Topaketa polita eta berezia izango da. 

Zuen zain izango gaituzue!



Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!