Gure harrobiaren kronikak

Larunbat arratsaldean Mallonan jokatutako neurketa. Lehenengo hogei minutuetan etxekoak nagusi agertu ziren eta markagailuan aurrea hartzea lortu zuten. Reala partidan sartu zen eta bere joko azkarrekin min egin zuen. 32. minutuan Eizagirrek lortu zuen banakoa kontraeraso batean. Bigarren zatiaren hasieran bizkaitarrek aurrea hartu zuten korner batean. Aukera garbienak txuri-urdinak izan ziren ondo harrapatu baitzuten gipuzkoarrek etxekoen bizkarra. Danoken atezainak geldiketa onak egin zituen, baina ezin izan zuen Blascoren penalti jaurtiketa gelditu. Partida amaitzear zela baloi geldiko jokaldi batean iritsi zen 3-2koa. Hurrengo jardunaldian Realak Santutxu hartuko du.Realaren hamaikakoa: Fernandez de Casadevante; Elosegi, De la Arada, Blasco, Estivariz; Rementeria, Mentxaka; Gabilondo, Aldasoro, Ujia; Eizagirre.Jokatu zuten ere Elizondo, Aranzabe, Diez, Kerejeta.Larunbat arratsaldean Zubietako z4ean jokatutako neurketa. Lehen zatia oso lehiatua izan zen eta Arenas hobeto hasi zen txuri-urdinen bizkarra aurkituaz trantsizio azkarrekin. 18. minutuan iritsi zen 0-1ekoa talde jokaldi batean. Easok, aukeraren bat sortu zuenak, markagailuari buelta ematea lortu zuen atsedenaldira iritsi baino lehen Hernandez eta Garridoren golekin. Bigarren zatia Easorena izan zen hasieratik amaieraraino. Obesok hirugarrena lortu zuen ordu erdi baten faltan korner batean. Koprivnikek itxi zuen markagailua kontraeraso bat ondo amaitu eta gero. Hurrengo jardunaldian Easok Amorebietari egingo dio bisita.Realaren hamaikakoa: Gelbentzu; Arrieta, Odriozola, Obeso, Cantero; Uriarte, Garrido; Lobete, Hernandez, Sanchez; Agirre.Jokatu zuten ere Arruabarrena, Olasagasti, Koprivnik, Lopez.Larunbat arratsaldean Mallonan jokatutako neurketa. Partida oso intentsua Bilbon jokatutakoa. Gogoz eta indartsu atera ziren txuri-urdinak, baina ez zuten asmatu ate aurrean. Joan etorriko partida izan zen eta lehen zatiaren erdialdera Danokek aurrea hartu zuen Realaren jokoa moztuaz. Atsedenaldira markagailu honekin iritsi ziren. Bigarren zatian Realak baloi jabetza berreskuratu zuen eta honela iritsi zen Santosen gola. Berdinketarekin etorri ziren Realaren minutu onenak, jokoan nagusi baina aukera garbirik sortu gabe. Azken minutuetan Danokek aurrea hartu zuen eta gipuzkoarrek berdinketa lortzeko aukerak izan arren, ez zen mugitu markagailua. Hurrengo jardunaldian Realak Santutxu hartuko du.Realaren hamaikakoa: Ayesa; Carbonell, Revilla, Zubillaga, Pacheco; Lopez de la Calle, U. Gonzalez; Barrenetxea, Magunazelaia, Santos; RuizJokatu zuten ere Tijero, Teijeira, Beloki.Larunbat arratsaldean Mendibeltzen jokatutako neurketa. Partidaren kontrola txuri-urdinena izan zen hasieratik, baina min egitea kosta egin zitzaien. Oriokoren linea aurreratuarekin Realak ez zuen nola jokatu asmatu. Baldak, estrategia jokaldi batean, lehena lortu zuen eta atsedenaldira iritsi baino lehen Marcosek bigarrena Bigarren zatian partida ildo beretik jarraitu zuen, baina Oriokoko jokalariek nekea nabaritu zuten egindako esfortzuarengatik. Dadiek hirugarrena lortu zuen area barruan harrapatutako baloi batean. Hurrengo jardunaldian Realak Zarautz hartuko du.Realaren hamaikakoa:Arana; Arotcarena, Zeberio, Rodriguez, Azurmendi; Telletxea, Turrientes; Dadie, Ruiz, Balda; Marcos.Jokatu zuten ere Almandoz, Karrikaburu, Ortiz de Guinea.Larunbat goizean Zubietako z4ean jokatutako neurketa. Partida hasi bezain pronto maldan goran ipini zitzaien etxekoei Anaitasunak lehen gola eskuratu baitzuen 2. minutuan baloi berreskuratze baten ondoren. Txuri-urdinek erreakzionatu egin zuten eta markagailuari buelta emateko kapaz izan ziren joko polit batekin. Atsedenaldira 6-1eko emaitzarekin iritsi ziren Manterolaren hiru eta Marin, Fernandez eta Gonzalez de Herediaren golei esker. Bigarren zatian nagusitasun txuri-urdina mantendu egin zen eta etxekoek emaitza borobildu zuten Garzon eta Pocielloren tantoekin. Hurrengo jardunaldian Realak Zestoari egingo dio bisita.Realaren hamaikakoa:Vadillo; Barandiaran, Prieto, Garcia, Zabala; Marin, Vitoria; Lizaso, Manterola, Fernandez; Gonzalez de Heredia. Jokatu zuten ere Gastesi, Amigot, Taillefer, Garzon, Pociello.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!