AS ROMA 0-1 REAL MADRID

Real Madrid, U13ko txapeldun

Real Madridek Realaren XXXVIII. Nazioarteko Txapelketa irabazi du U13 mailan gaur goizean z7an jokatutako finalean AS Romari 1-0 irabazi eta gero.

Prestakuntza-futboleko bi erreferentzien arteko goi mailako norgehiagokan, madrildarrak nagusi izan dira hasieratik. Mikel Lopezek, partida hasi eta gutxira, penalti bat sartu eta lehen gola lortu du. Aurrelari zuriak oso gertu izan du bigarrena ere azken txanpan, zutoinean jo duen burukada batekin, baina markagailua ez da berriro mugitu eta Real Madrid nagusitu da.

Real Sociedad Fundazioak antolatutako txapelketaren azken sailkapena osatzeko partidak ere jokatu dira gaur goizean. Realak 4-0 gainditu du CA Osasuna hirugarren postuan amaitzeko eta RC Celtak bosgarren postuan bukatu du UD Las Palmas 1-0 mendean hartuta. Valvanera CD eta Billabona FKE taldeek zazpigarren eta zortzigarren postuan bukatu dute, hurrenez hurren, lehenengoek 2-0 irabazi ostean.

Fitxa teknikoa:

AS Roma: Luca Mocci, Daniele Mastrogiovanni, Yakub Kepinski-Senyonga, Pietro Di Tommaso, Marco Jr. Desideri, Damiano Abate (kap.), Kingsley Jika Camara, Tommaso Cavaleri, Niccolo Chieffallo, Alberto Russo eta Filippo Ciccone. Marco Bilancioni, Alessandro Spallotta, Kheri Wanjohi eta Mattia Toppik ere jokatu dute.

Real Madrid: Pablo Alvarado, Luis Molina, Noah Corona, Hugo Fernandez, Marcos Carrasco, Adrian Garcia, Pablo Asencio, Thiago Muñoz, David Garcia (kap.), Iker Alvarez eta Mikel Lopez. Marco Poyatos, Daniel Manzano, Beltran Bercovitz eta Sergio Valverdek ere jokatu dute.

Gola: 1-0: Mikel Lopez (pen.), min. 14.

Epailea: Oihan San Sebastian. Txartel horia erakutsi die etxeko Alberto Russori eta kanpoko Noah Coronari.



Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/cabb0083-3435-4456-8939-0f9644c141bb.pdf.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!