AMETS BAT

Zubietak kolore berezia du

Vídeo

Zubieta kolore eta ilusioz bete da Amets Bateko umeekin. Goizean Donostiko Jesuitinas Ikastetxea eta Ibai Ikastolako, Lizartzako Herri Eskolako eta Tolosako Samaniego Ikastolako 166 txikik gozatu ederra hartu dute Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen programa sozial eta hezitzaile honekin.

Orain dela zenbait denboralditik hona ohikoa den bezala, txikiek Zubietan goiz polit bat pasa dute. Instalazio txuri-urdinak ezagutu dituzte, gure historia hobeto ezagutu dute, elikadura ohitura onei buruz hitz egin zaie, kirola egingo dute, mutilen taldeko entrenamendua ikusi dute eta une atsegina pasa dute Sara Olaizola eta Miguel Angel Moya jokalariekin. Ondoren, Real Sociedad Fundazioaren babesle den Donostiako Aquariumera joango dira, eta bertan eguna borobilduko dute. Ekintza hilaren 26an itxiko da Reale Arenan RCD Mallorcaren aurka jokatuko den partidarekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!