Kilometro Txuri urdinak

Zein jokalarik osatzen ditu kilometro gehiago?

Kilometro Txuri Urdinak ekintzaren web orrialdea

Hemen dugu Kilometro Txuri Urdinak ekintzaren hirugarren erronka! Oraingo honetan, azaroan jokatuko ditugun LaLigako partida bakoitzaren aurretik abian jarriko dugun lehiaketa batean parte hartzea proposatzen dizuegu.

Realak Instagramen duen kontu ofizialean galdera hau egingo dizuegu: zein jokalarik osatuko du kilometro gehien hurrengo partidan? Parte hartzeko ondorengoa egin beharko da: kilometro gehien osatuko dituen jokalaria aipatu, #RS111 hashtaga gehitu eta Instagramen Pancracio kontu ofiziala aipatu (@pancraciochocolate).

Asmatzaile guztien eta baldintzak betetzen dituztenen artean, azaroko LaLigako partida bakoitzaren ondoren jokalariaren kamiseta eta Pancracioren, Kilometro Txuri Urdinaken babeslea, produktu sorta zozkatuko ditugu. Gure Instagrama bisita ezazu hurrengo egunetan!

111.111 kilometrotik gora!

Helburua lortu dugu! Aste honetan 111.111 kilometrotara iritsi gara eta, orain arte, 116.422 kilometro batu ditugu. Bi hilabete ditugu oraindik erronka amaitzeko. Ez dugu gelditu nahi, eta gogorarazten dizugu hemen erregistratzen parte har dezakezula, eta kilometroak egin ditzakezula oinez, korrika edo bizikletan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!