RS FUNDAZIOAREN EGUNA

Zatozte Zubietara!

Vídeo

Dena prest dago Real Sociedad Fundazioaren egunerako, gaur Zubietan ospatuko dena.

Berriz ere, Real Sociedad Fundazioaren egunean hiru oinarri nagusi izango dira: kirola, dibertsioa eta solidaritatea. Goizeko bederatzietatik, ekintza ugari ospatuko dira Zubietan. Futbola nagusi izango da futbol eskoletako partidekin. Guztira 110 taldek parte hartuko dute, gutxi gorabehera, 1.500 neska-mutil inguru, 60 eskola baino gehiagotik etorritakoak.

Zubieta zenbait zatitan banatuko da. Hauetan futbol eskoletako partidak jokatuko dira, nesken partidak, jokoak, puzgarriak, margoketak,… izango dira. Azken edizioetan bezala, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin dagoen akordioari esker, kirol egokitua nagusi izango den zonaldea jarriko da.

Iazko edizioan bezala, instalazioetara egingo diren bisita gidatuak izango dira. Aurtengo berrikuntza bezala, infantil mailako neskek partidak jokatuko dituzte, LaLiga Genuineko gure taldeak ere partida bat izango du, eta, era berean, bertsoentzako astia ere izango da. Bertso tailerra egongo da Bertsozale Elkartearen eskutik.

Real Sociedad Fundazioak bultzatzen dituen baloreen artean, kirol ugari praktikatzea dago. Hori dela eta, Realeko atletismo sekzioa eta belar hockeyeko sekzioak ere bere lekua izango dute. Zaleek ondo pasatzeko eta ikasteko aukera izango dute gure kirolariekin.

Bihotzez elkarteari laguntza

Aurreko urteetan bezala, Real Sociedad Fundazioak egun hau beste asmo solidario bati eskaini nahi dio. Kasu honetan, Bihotzezi lagunduko zaio (Kardiopatia duten Umeen Familien Elkartea).

Eskerrak Autocares Aizpurua-ri eta gainontzeko laguntzaileei

Real Sociedad Fundazioak eskerrak eman ditu behin ere, beste laguntzaileak ahaztu gabe, Autocares Aizpurua-ri urtero ematen duen laguntzagatik, egun honetako babesle oziala izanik.

Zubietara sarrera

Espero den zale kopuru handia dela eta, jakinarazten da ezingo dela Zubietan kotxea aparkatu eta, beraz, oinez edo autobusez iritsi beharko da. Merkabugatitik eta erraustegiko bidean ipini den aparkalekutik autobusak ipiniko dira modu jarraian (joateko eta itzultzeko), hori dela eta, zaleek aipatutako gune honetan aparkatzeko aukera izango.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!