Egitura-plana eta jarduera-ildoak

XXI. mendeko Reala

Ligaren eta CVCren arteko akordioa nagusiki jorratu duen agerraldian, Jokin Aperribay presidenteak REALAren epe ertain eta luzerako jardunaren ildo nagusiak azaldu ditu. "Klubak hilabete asko daramatza bere etorkizunaren inguruko lan eta hausnarketan, eta egitura garapen berri bat diseinatu du", azaldu du.

Egitura-plan horren baitan, agintari txuri urdinak azaldu duenez, "Planteatu ditugun inbertsioak Realak hazten jarrai dezan egingo dira, LaLigak CVCrekin duen akordioak inbertsio horiek bizkortzen lagunduko luke". Sakatu HEMEN eta ikusi presidentearen prentsaurrekoa.

Ekoizpen-ereduaren 360ºko eraldaketa

Realak formakuntzak eta eraldaketa digitalak egituratutako proiektu bat planteatzen du, klubaren beraren eta hitzartutako gure kluben gainean eragin zuzena, jasangarria eta iraunkorra sortuko duena, eta, gainera, bereziki, futbolerako erreferente izango dena, eta kirolerako, oro har. Proiektu honek lau zutabe ditu:

- Kirolean genero-berdintasuna bultzatzea

- Eraldaketa digitalaren bitartez lehiakortasuna eta eraginkortasuna hobetzea.

- Kirol arloan lanbide-heziketan eta lan-aukeretan laguntzea.

- Ingurumen-inpaktua murriztea eta gizartea kontzientziatzea.

Jarduera-ildoak

Inbertsio-plan hau egitura-proiektu teknologiko batean oinarritzen da, eta proiektu horrekin gure zaleengana are gehiago iritsi nahi da. "Iraunkorrak izateko inbertsioak egin behar ditugu, ezin gara geldirik egon estadioa erreformatu ondoren, Realak XXI. mendera begiratu behar du". Proiektu honen jarduera-ildoak honako hauek dira:

Gazte eta emakumeentzat aukera gehiago

Aspaldidanik lantzen ari den proiektua azaletik azaldu ondoren, Aperribay presidenteak Zubietan egingo den birmoldaketaren lehen xehetasunak erakutsi nahi izan ditu, gure instalazioen gaitasuna handitzeko eta talentua identifikatu eta erakartzeko mekanismo berriak definitzeko, eta, aldi berean, gazteen aukera-bolumena handitzeko, arreta berezia jarriz emakumeen kolektiboan eta hitzartutako klubetan.

Etorkizuneko Zubietaren panoramika

IZAN eraikuntza berria

Emakumezkoen futbolaren egoitza eta lehiaketa, gizonezkoen futbolaren maila berean. Entrenamendura aplikatutako eraikin teknologikoa. Klubaren egoitza korporatibo-soziala. Jatetxe-zerbitzua. Energia berriztagarriak ezartzea.

Z7 zelaia lehiaketarako berritzea, 4000 ikusleentzako edukiarekin

Zubietako bide berriko sarbidearen panoramika

z3 eta z8 zelaiak berritzeko planoa

Kanpo futbolaren eraikuntza, aldagela eta harmailekin (z3 eta z8 zelaiak)

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!