REAL C 1-0 SANTUTXU

Urrezko hiru puntu

Gure hirugarren taldeak garaipen garrantzitsua lortu du gaur arratsaldean Zubietan Santutxuri bat eta huts irabazi ondoren azken minutuetan sartutako gol bati esker. Txuri-urdinak nagusi izan dira lehen zatian. Hasiera parekatuaren ostean, gipuzkoarrak baloiaren jabe egin dira eta aurkaria bere zelaian sartu dute. Martonek izan du aukerarik onena, kanpoko atezainak urruntzea lortu duen erremate on baten ostean. Erdiraketa eta erremate asko, baina zehaztu eta bukatzea lortu gabe.

Gipuzkoarrek markagailuan aurrea hartzeko aukera ona izan dute berriro bigarren zatia hasi eta berehala, baina Galarretaren jaurtiketa desbideratuta joan da. Txuri-urdinak nagusi izaten jarraitu dute, eta Santutxu kontraerasoan saiatu da, gipuzkoarren atera arriskuarekin gerturatu gabe. Azkenean, haibeste saiakera egin eta gero, Regilek gola lortu du buruz luzapenean. Emaitza honekin, gipuzkoarrek goruntz egiten dute sailkapenean, jaitsiera postuetatik urrunduz. Datorren astean CD Vitoriari bisita egingio diote, bigarren sailkatua.

Fitxa teknikoa:

Real C: Ruiz-Zeberio, Gabilondo, Elosegi, Cantero, Zoilo, Valtierra, Begiristain (Turrientes, min. 62), Galarreta, Kortajarena (Regil, min. 62), Martin, Marton (Karrikaburu, min. 75).

Santutxu: Lozano, Adrian, Elo, Munilla, Miguel, Mikel, Endika, Agüero, Erre (Angel, min. 84), Valero (Bengoa, min. 81), Koldo (Txaka, min. 68).

Gola: 1-0: Regil, min. 91

Epailea: Palacios Arrugaeta. Txartel horia erakutsi die etxeko Martin eta Valtierrari eta kanpoko Koldo, Munilla, Endika, Bengoa eta Elori. Santutxuko Lozano kanporatu du bi txartel hori erakutsi eta gero (min. 95).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!