KORNERREK DATAK ALDATU DITU

Udaberrian egingo da

Otsailean gaude, baina 2021ekoa desberdina izango da. Azken hiru urteetan kultura eta futbola izan dira protagonista otsailean, Kornerri esker, futbolaren eta diziplina artistikoen arteko harreman gero eta biziagoak aztertzen dituen jaialdiari esker. Baina, aurtengoan ez da horrela izango, Kornerrek datak aldatuko baititu. Ez da otsailean egingo, udaberrian baizik, maiatzaren 31tik ekainaren 6ra bitartean, hain zuzen ere. Bizi dugun osasun egoerak datak aldatzera behartzen gaitu.

Osasun egoerak udaberrian Kornerren edizio berri batetaz gozatzeko aukera emango digula espero dugu. Edizio berri horrek programa erakargarri bat eskainiko du, kulturaren eta futbolaren hitzordu nagusi gisa hazten jarraitzeko.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!