KIROL BOLUNTARIOEN ASTEA

Txikienak kontzientziatzen

Vídeo

Espainiako Boluntarioen Plataformak, LaLiga FUNDAZIOAk eta Real Sociedad Fundazioak antolatutako 'Kirol Boluntarioen Astearen' lehen edizioa arrakasta biribilarekin amaitu zen igandean.

Kirolaren arloan elkartasuna eta ingurumen-hezkuntza sustatzeko asmoz, Gizarte Eskubideen eta 2030 Agendaren Ministerioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren laguntzarekin garatutako programa honek ingurumen-sentsibilizazioaren inguruan hainbat jarduera egin dituzten gazte ugari bildu ditu.

Zubietako eta Reale Arenako instalazioak, Zurriola Ikastola (Donostia) eta Gainberri Kirol Heziketa (Tolosa) ikastetxeekin batera, txikienentzako jarduera horien agertoki izan dira. Horrez gain, ingurumen-sentsibilizazioko jarduerak, tailerrak eta jolas-dinamikak egin ziren Kontxako Hondartzan, eskola-kirolaren jardunaldian, igandean Andoaingo Leitzaran natura-ingurunean hondakinen bilketarekin amaitzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!