OTSAILAREN 1EAN HASIKO DA

Tandema errepikatuko dugu eLaLiga Santanderren

Vídeo

Urte berria gerturatzen ari da eta eLaLiga Santanderreko 2021-22 denboraldiko motorrak berotzen ari dira. Bi hilabete barru hasiko da edizio berri hau, eta berriz ere emozio handiak espero ditugu eSportsen munduan, eta zehazkiago FIFA 22an 

Denboraldi honetan, bikotea errepikatuko dugu eLaLigan. Yeray Zaballosek (@YerayZR97) eta Ander Hipolitok (@anderhipo15) konfiantza hori lortu dute, eta, ondorioz, harrotasunez ordezkatuko gaituzte urtero indartsuago eta sari gehiago banatzen dituen lehiaketa honetan. 

Formatua otsailaren 1ean hasiko da, Bartzelonan egingo den gala batekin. Datozen egunetan denboraldi berriari buruzko xehetasun gehiago jakinaraziko dira. Joan den astean egin ziguten bisitan ikus daitekeenez, Yerayk eta Anderrek prest dituzte aginteak.

Sakatu hemen informazio gehiagorako

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!