REAL C 0-1 BASCONIA

Porrota gol bakar batengatik

Gure hirugarren taldeak gol bakar batengatik galdu du gaur arratsaldean Zubietan Basconiaren aurka, Athletic Cluben hirugarren taldearen aurka. Aukera gutxi eta berdintasun handia lehen zatian. Txuri-urdinek anbizio handiarekin jokatu dute multzoko talde onenetako bati aurre egiteko asmoz. Partida hasi eta minutu gutxira, gipuzkoarrak markagailuan aurrea hartzeko zorian izan dira Galarretak egindako errematearen ostean, baina  atezainak baloia urruntzea lortu du. Kanpokoen aukera argia, aldiz, atsedenaldia baino pixka bat lehenago iritsi da, Caboren jaurtiketa gurutzatu batekin.

Aldageletatik igaro ostean hobeto atera dira bizkaitarrak, eta bigarren zatiko lehen aukera arriskutsuan aurrea hartu dute markagailuan. Eskuin hegaletik burututako jokaldi baten ondorioz sartu du U. Naveirak, area ertzetik egindako erremate baten ondoren. Txuri-urdinek behin eta berriz bilatu dute berdinketa azken ordu erdian, baina kanpokoek atzera egin dute eta zaila izan da hutsuneak aurkitzea. Real C-ren bolada ona eten egin da porrot honekin, azken bost neurketetan puntuak gehitu eta gero. Hurrengo jardunaldian Urduliz bisitatzeko txanda izango da.

Fitxa teknikoa:

Real C: Ruiz-Zeberio, Elosegi, Sukia (Sanchez, min. 80), Cantero, Zoilo, Elizondo, Turrientes (Begiristain, min. 73), Galarreta, Kortajarena, Regil, Agirre (Karrikaburu, min. 61).

Basconia: Agirrezabala, Nuñez, Arberas, Lorente, Kortazar, U. Naveira (Ochoa, min. 90), Guruzeta, Rudi, Diarra, X. Naveira (Estrada, min. 86), Diarra, Cabo (Ibarrondo, min. 83).

Gola: 0-1: U. Naveira, min. 52

Epailea: Barrio Salas. Txartel horia erakutsi die etxeko Turrientes, Galarreta eta Canterori eta kanpoko Kortazar eta Agirrezabalari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!