REAL C 1-3 TOLOSA CF

Porrota derbian

Vídeo

Gure hirugarren taldeak bat eta hiru galdu du gaur goizean Zubietan, Tolosaren aurka jokatutako derbian. Karrikaburuk eta Regilek bi erremate on egin dituzte neurketako lehen bi jokaldi arriskutsuetan txuri-urdinak markagailuan aurretik jartzeko, baina atezainak saihestu egin du. Zazpi minututan partida ia erabakita geratu da bisitarien hiru golekin. Lehenengoa Leceak lortu du, area ertzean aldaratze bat aprobetxatu ostean; bigarrena, zelai erditik egindako jaurtiketa batekin, protagonista bera golegile zuela; eta hirugarrena, Iñaki Etxeberriak bukatu duen jokaldi luze baten ostean. Hiru kolpe gogor eta erreakzionatzeko ia denborarik gabe.

Real C-k saiatzen jarraitu du bigarren zatian. Ez zeukan ezer galtzeko halako markagailu txarrarekin. Aukerak egon dira bi taldeentzat, eta argiak, baina gola Karrikaburuk lortu du, txuri-urdinen itxaropena bizirik mantentzeko. Etxekoek hamarren contra jokatu dituzte azken minutuak, baina ez da nahikoa izan amaierara arte borrokan aritu diren arren. Gure bigarren filiala Santutxura joango da datorren astean denboraldiko lehen garaipenaren bila.

Fitxa teknikoa:

Real C: Marrero, Cortes, Rodriguez, Irazu (Gomez, min. 68), Zoilo, Gorrotxategi (Dadie, min. 59), Marín (Gonzalez de Heredia, min. 68), U. Garcia (J. Zubillaga, min. 59), Kortajarena, Regil eta Karrikaburu.

Tolosa CF: Agirre, Almandoz, Zumeta (U. Etxeberria, min. 15), Revilla, Estivariz, Ituarte, Hernandez (I. Sanchez, min. 46), I. Etxeberria (A. Zubillaga, min. 62), Zabaleta (Ruiz, min. 58), Lecea (Zubeldia, min. 46) eta De Alba.

Golak: 0-1: Lecea, min. 20; 0-2: Lecea, min. 22; 0-3: I. Etxeberria, min. 27; 1-3: Karrikaburu, min. 78

Epailea: Escalero Alzaga. Txartel horia erakutsi die etxeko Marin, Marrero eta Regili eta kanpoko I. Etxeberria, Hernandez, U. Etxeberria eta Zoilori. Kanpoko Revillari txartel gorria erakutsi dio (Ruiz, min. 85).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!