BALMASEDA 2-0 REAL C

Porrota Balmasedan

Gure hirugarren taldeak bi eta huts galdu du gaur arratsaldean Balmasedaren aurka La Balugan. Txuri-urdinek ondo hasi dute neurketa, lehenengo hogei minutuetan batez ere, baina bizkaitarrek ondo amaitu dute lehen zatia eta minutu horiek aprobetxatu dituzte markagailuan aurreratzeko. Mikeldik egin du gola, penaltiz, atsedenaldira iritsi baino lehen. Gol erabakigarria partidarentzat.

Gipuzkoarrek saiatzen jarraitu dute bigarren zatian, aukerak sortuz berdinketa lortzeko, baina asmatu gabe aurkariaren atearekiko. Balmasedak ere abagune dexente izan ditu kontraerasoetan garaipena bideratzeko eta, azkenean, bigarrena egin dute ia azken minutuan. Txuri-urdinek aurpegia eman dute amaieraraino, baina, azkenean, beste porrot bat. Hurrengo astean, aukera berri bat Zubietan sendo jarraitzeko Sestao Riverren aurka.

Fitxa teknikoa:

Balmaseda: Bruno, Mikeldi, Javi, Arkarazo, Corral, Valin (Lambarri, min. 84), Ivan, Infante, Herreros, Julen (Jonmar, min. 78), Maka (Gari, min. 70).

Real C: Ruiz-Zeberio, Elosegi, Sukia, Gonzalez de Zarate, Sukia, Elizondo, Begiristain (Martin, min. 58), Sanchez, Regil, Gurrutxaga (Kortajarena, min. 58), Marton (Turrientes, min. 74).

Golak: 1-0: Mikeldi (p.), min. 34; 2-0: Lambarri, min. 90

Epailea: Panfilo Elechiguerra. Txartel horia erakutsi die etxeko Javi, Gari eta Mikeldiri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!